20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBA ADMINISTRATZEA ETA ORDEZKATZEA

6.8.2.4. Artikulu honen hartzailea kooperatiba bera da. Kooperatibak kudeaketaorganoaren

eta kide anitzeko administrazio-organoaren funtzionamendua bere kabuz

eta bere estatutuen bidez egituratu beharko du, eta gomendagarria litzateke estatutu

horiek aldatzea, kooperatibarentzako berrikuntza erabilgarrienak jasotze aldera, bai eta

artezkaritza-kontseiluarentzat berarentzat ere, autoerregulazio-ahalmenen garapenari

atxikita.

6.8.3. Beste arau aplikagarri batzuk

Aztertu berri den artikuluan jasotako gaia kooperatiba-arlokoa da soil-soilik, eta, beraz,

ez da aplikagarria izango Estatuko Kooperatiben Lege Orokorrean jasotako erregulazioa,

horrek, kontseiluari buruzko artikuluetan, ez baitio ekarpenik egiten euskal legean

ezarritakoari. Esan beharra dago antzekotasun esanguratsuak badituela, baina beste aukera

batzuk ere arautzen dituela, hala nola besteren konturako langileen ordezkariak kontseiluko

kide izatea, EKLk ezarritako manuekin bat ez datozenak.

6.9. Administratzaileen betebeharrak

49. artikulua.– Administratzaileen betebeharrak.

1.– Administratzaileek beren karguari dagozkion funtzioak eta legeetan eta estatutuetan

ezarritako betebeharrak enpresaburu onaren arretaz bete beharko dituzte, kontuan

harturik zer izaera duen haien karguak eta zer funtzio esleitu zaizkien, eta behar

besteko neurri hartu beharko dituzte kooperatiba behar bezala kudeatzeko eta

ordezkatzeko.

2.– Era berean, ordezkari leial bati dagokion fideltasunez jardungo dute beren karguan,

onustez eta kooperatibaren onurarako, eta esleitu zaizkien ahalmenak ezarritako

helburuetarako baliatuko dituzte, eta ez beste ezertarako.

3.– Administratzaileek, beren funtzioak amaitu eta gero ere, sekretupean gorde behar

dituzte isilpeko datuak, legeak bestelakoa ahalbidetzen edo agintzen duenean salbu.

4.– Administratzaileek ez dute inongo jarduerarik garatuko, ez bere kabuz ez besteren

konturako, baldin eta horrek lehia egiten badio kooperatibari, edo, nola edo hala,

gatazka sortzen badu haren interesekiko.

Nolanahi ere, kooperatibak debeku horietatik salbuetsi ahal izango du administratzailea,

betiere kasu berezietan eta batzar orokorrak horretarako baimena ematen badu

espresuki.

Administratzaileak, horrelako gatazka-egoera batean inplikatuta badago, zeinaren

berri eman beharko baitio artezkaritza-kontseiluari edo batzar orokorrari

administratzaile bakarra bada, ezin izango du parte hartu bozketan.

Aipaturiko baimenik gabe gauzaturiko egintzak, kontratuak eta eragiketak deuseztatu

ahal izango dira, salbu eta hirugarren ez-bazkide onustedunek eskuraturiko eskubideen

kasuan.

5.– Enpresa-diskrezionalitateari atxikitako erabaki estrategikoen eta negozio-erabakien

arloan, ulertuko da enpresaburu onaren arretaren estandarra betetzen dela

179

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!