20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBA ADMINISTRATZEA ETA ORDEZKATZEA

kontzeptu guztiak, hala badagokio, eginkizun horiek aldez aurretik uzteagatiko kalteordaina

barne, eta sozietateak aseguru-primen edo aurrezki-sistemetarako ekarpenen zioz

ordaindu beharreko zenbatekoak; kontratu horretan araututa ez dagoen ordainsaririk ezin

izango du jaso, inola ere.

Nahiz eta kontratu hori EKLn nahitaezko baldintza ez den, komeni da horren egokitasuna

eta baliagarritasuna balioestea estatutuek araututako betebehar gisa jasotzeko; ez dago

esan beharrik oso baliagarria dela zeharkako ordainsari jakin batzuk aldez aurretik eta

gardentasunez finkatzea, betebeharrak ez betetzeari buruzko etorkizuneko gatazkak

prebenitzea, edo aldez aurretik finkatutako zigor-klausulak ezartzea, kargua utzi edo

kooperatiba utzi ondoren, sekretu-betebeharrak edo ez lehiatzeko betebeharrak bete

daitezen sustatzeko. Era berean, itundutako zigor horiek baliagarriak izan litezke desgaraiko

eta justifikatu gabeko borondatezko kargu-uzteak saihesteko. Badirudi irtenbide hori

eraginkorragoa dela arestian aipatu dugun 47. artikulu ohiak zekarren kalteen balizko kalteordaina

eskatzea baino.

6.8.2.3. Kontseiluaren bilkuretan urrutitik eta era birtualean parte-hartzea egingarria

eta baliozkoa izan dadin, beharrezkoa da estatutuetan prozedura onestea, isiltasun hutsa

nahikoa ez dela.

Segurtasun- eta benetakotasun-baldintza egokiak bermatzen dituen sistema bat zehazteaz

gain, bideokonferentzia edo etorkizunean sortzen den antzeko beste sistema bat izan

behar du, betiere irudiaren eta soinuaren norabide biko eta aldi bereko komunikazioa eta

ikusizko, entzunezko eta ahozko elkarreragina ahalbidetzen duena. Beraz, ez litzateke

baliozkoa izango ikusle soil gisako laguntza birtuala ematen duen prozedura bat, nahiz

eta une egokian botoa emateko edo txat-eko eztabaidetan edo antzekoetan erabakitzeko

gailuren batekin osatu.

Kapital-sozietateetan ez bezala, baldintza horiek baztertu egiten dute kontseiluko kideak

aldi berean bertatik bertara egon gabe egiten diren bileretan erabakiak idatziz eta bilkurarik

gabe hartzea.

Kontseiluaren bilkura edo saioetara era telematikoan parte hartzeko aukera jaso izana goraipatu

behar bada ere, badirudi idatzita dagoen erak aukera murriztu egiten duela urrun dauden

artezkaritza-kontseiluko kideen kasuetara; haatik, badirudi komenigarria dela aukera beste

kasu batzuetara hedatzea, hala nola, osasun-kontuak direla eta, mugikortasun murriztua duten

pertsonen kasuetara, bai eta aldi baterako egoeretan ere –gaixotasunagatik edo istripuagatik−,

edo gaur egun aski ezagunak diren mugikortasun-murrizketen egoeretan, murrizketak legez

ezartzen badira edo borondatez ezartzen badira arrisku-egoeretan, kasurako, izurriteetan,

eguraldiari lotutako gertakarietan edo ingurumen-hondamendietan.

Erabiltzen den lineako komunikazio-sistemak bileren benetakotasuna eta segurtasuna

bermatzen baditu, onurak baino ez ditu ekarriko; izan ere, kontseiluaren jarduera ohikoagoa

eta jarraituagoa izango da, kostu gutxiago sorraraziko ditu eta ez dio mentsik ekarriko

eginkizunak eta betebeharrak eraz betetzeari. Kasu horietan, bertaratu beharra ezartzea,

neurri handi batean, dagoeneko gaindituta dagoen sozietate- eta enpresa-kulturari dagokio.

Nolanahi ere, komeni da estatutuetan aipamen argigarria egitea, aipatutakoak bezalako

kasuak berariaz jasoko dituena.

178

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!