20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBA ADMINISTRATZEA ETA ORDEZKATZEA

hartzeko. Hala, erabakiak hartzeko, bertaratutakoen botoen erdia baino gehiago beharko da

−ez kontseiluko kideen guztizko kopuruaren gainean, ezta emandako botoen kopuruaren

gainean ere−, eta, ondorio horietarako, boto zuriak eta abstentzioak ez dira zenbatuko.

Hala ere, legeak edo estatutuek besterik xedatu dezakete, hau da, oro har, eskatzen den

gehiengoa edo soilik akordio jakin batzuetarako eskatzen dena handitzeko edo indartzeko

aukera. Kontseilukide bakoitzak boto bat izango du, eta kontseiluburuaren botoak ebatziko

ditu berdinketak.

Halaber, garrantzi bereziko akordioak aipatzen dira, eta legegileak ez du egokitzat jo

aurreko legean ageri zen zerrenda aldatzea, gehikuntza bat sartzeko izan ezik: gehiengo

indartua eskatuko dela legeak xedatzen duen beste edozein kasutan; zerrenda horretan

era egokian laburbiltzen ziren kontseiluaren irizpenari lotu ahal zaizkion eta kudeaketa

arrunta nabarmen gainditzen duten gai garrantzitsuenak. Horrela, artezkaritza-kontseiluak,

gutxienez, aurreko paragrafoak esandakoari jarraiki, emandako botoen bi herenen aldeko

botoa beharko du –lehen, bertaratutakoen bi herenen botoak ziren− erabaki garrantzitsu

batzuk hartzeko: ekoizpen-lantoki nagusi bat edo haren zati esanguratsu bat ixtea edo

lekualdatzea, kooperatibaren jarduera nabarmen murriztea, handitzea edo aldatzea,

kooperatibaren antolaketan garrantzizko aldaketak egitea, beste erakunde (erakunde

kooperatiboak ala ez) batzuekiko lankidetza iraunkorra dakarten loturak lantzea edo

azkentzea, eta, azkenik, legeak ezarritako kasuei doazkien erabakiak.

6.8.2.2. Kontseiluan eskuordetzeak egiteko aukera lehengoari jarraitu zaio, nahiz eta

merkataritza-sozietateen esparruan berrikuntza garrantzitsuak gertatu diren, Euskadiko

legegileak ez baitu egokitzat jo berrikuntza horiek txertatzea.

Batzorde betearazleak edo kontseilukide delegatuak izendatzeko aukerari eutsi zaio.

Administrazio-kontseiluaren ahalmenen bat administratzaileei modu iraunkorrean

eskuordetzeko eta kargu horiek beteko dituztenak administratzaileen artean izendatzeko,

artezkaritza-kontseilua osatzen duten pertsonen bi herenek aldeko botoa eman beharko

dute. Bestelako arauketa espezifikorik ezean, eskuordetutako karguak uzteko erabakia

gehiengo arruntari lotuko litzaioke.

Lege berriak berretsi du ezin izango direla inola ere eskuordetu batzar orokorrari kontuak

ematea eta urteko kontuak aurkeztea, ezta batzar orokorrak artezkaritza-kontseiluari

ematen dizkion ahalmenak ere, batzarrak esanbidez baimentzen duenean izan ezik.

Hala ere, kontseiluaren eginkizunei eta kontseilukideen erantzukizunari buruzko teoria

orokorra aplikatuz gero, esan daiteke KSL dela medio eskuordetu daitezkeen gaien

zerrendari gehitutako salbuespen batzuk aplika daitezkeela, hala nola izendatutako organo

delegatuen eta zuzendarien funtzionamendu eraginkorra eta jarduna gainbegiratzea.

Bestalde, lege berriak ez du jaso nahi izan EKLren azken erreforman, 249.3 artikuluak

jasotzen duen betebehar erantsia. Betebehar horren arabera, administrazio-kontseiluko

kide bat kontseilukide delegatu izendatzen denean edo eginkizun betearazleak esleitzen

zaizkionean, beharrezkoa izango da pertsona horren eta sozietatearen arteko kontratua

egitea, administrazio-kontseiluak aldez aurretik onetsi beharko duena, eta eragindako

pertsona abstenitu beharko da. Kontratu horretan, besteak beste, honako hauek zehaztuko

dira: bete beharreko eginkizun betearazle horiengatik lortuko duen ordainsariaren

177

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!