20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBA ADMINISTRATZEA ETA ORDEZKATZEA

6.8.1.1. Aldaketa batzuk gehituta, garrantzi bereziko erabakiak hartzeko gehiengo

indartuen beharrari eutsi zaio, bai eta batzorde betearazleak izendatzeko edo kontseilukide

delegatuak izendatzeko aukerari ere; beste alde batetik, botoak zenbatzeko araubidea

argitu da, batzar orokorraren kasuan erabilitako irizpide berari jarraituz.

6.8.1.2. Kapital-sozietateetan dagoeneko baliatzen ari denarekin bat etorriz, berrikuntza

handiena dugu artezkaritza-kontseiluan linean parte hartzeko aukera, administrazioorganoaren

funtzionamenduan, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak

baliaturik.

Arauketa horrek lagundu egiten du kide anitzeko administrazio-organoaren bileretan

parte hartzen, eta bilerak erraztu egiten ditu, betiere kideen parte-hartze benetakoa eta

eraginkorra bermatuta.

48. artikuluaren 2. atalak dioenarekin bat etorriz, estatutuek aukera ematen badute,

artezkaritza-kontseiluko kideek bileretara joateko eta parte hartzeko aukera izango

dute, bideokonferentzia bidez edo irudiaren eta soinuaren norabide biko eta aldi bereko

komunikazioa eta ikusizko, entzunezko eta ahozko elkarreragina ahalbidetzen duen antzeko

beste sistema bat erabiliz. Horrela, aztertutako gaiei buruzko iritzia adierazi ahalko dute,

eta, botoa urrutitik emanda, erabakiak baliozkotasunez hartu ahal izango dituzte.

Segurtasun juridikoa indartzeko, artezkaritza-kontseiluko kideren batek organo horren

bileretan parte hartzen badu eta, bilera horretan, urrutiko bilera horretan bere iritzia

adierazten badu, idazkariak berariaz jasoko du aktan haren nortasuna eta horretarako

erabilitako bidea, erabakiak baliozkoak izateko eskatzen diren gainerako baldintzekin

batera.

6.8.2. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

Oro har, lege berria nahiko kontinuista da eta aurreko legearen arauak jasotzen ditu; arau

horiek guztiek ibilbide luzea egin dute, bai kapital-sozietateen esparruan, bai kooperatibaarloan,

eta bi-biotan, baliagarri eta erabilgarriak direla erakutsi dute.

6.8.2.1. Deialdia, bertaratzea eta botoa, garrantzi bereziko akordioetarako beharrezkoak

diren gehiengoak bereizita, edo ahalmenak eskuordetzeko arauketa, ez da ia aldentzen

aurreko legetik.

Berretsi egin da, hasteko, artezkaritza-kontseiluaren barne-funtzionamendua estatutuek

arautuko dutela, baina estatutuetan jaso ezean, artezkaritza-kontseiluak bere funtzionamendua

arautu ahalko du.

Kontseiluburuak egingo du artezkaritza-kontseiluaren deialdia, eta ez da beste araurik

ezarriko kontseilukideek ezin badute egin edo jarrera oztopatzaile edo eragozleak azaltzen

badira bileretarako deia egiteko. Konponbide horiek bideragarriak dira eta gomendagarria

litzateke estatutuetan jasotzea.

Bilkura behar bezala eratuta geratuko da bilerara kideen erdia baino gehiago agertzen

direnean. Kontseiluaren bileretara bertaratzea pertsonala eta ordezkaezina izango da, nahiz

eta bertaratze birtuala ahalbidetzen den.

Beste berrikuntza bat ere jaso da, hau da, gehiengoaren formulazio berria egin da erabakiak

176

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!