20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBA ADMINISTRATZEA ETA ORDEZKATZEA

Idazkariak espresuki jasoko du aktan, hartutako erabakiak baliozkoak izateko

exijituriko baldintza guztiekin batera, zein diren kontseilari horien izen-abizenak

eta zer bide erabili duten bileran parte hartzeko.*

3.– Erabakiak hartzeko, bertaratutakoen erdiak baino gehiagoren botoak beharko dira,

salbu eta besterik xedatzen bada legean edo estatutuetan. Kontseilariek boto bana

izango dute. Ondorio horietarako, ez dira zenbatuko ez boto zuriak, ez abstentzioak.

Artezkaritza-kontseiluak aurreko paragrafoaren arabera emandako bi herenen

aldeko botoa beharko du, gutxienez, honako erabaki hauek hartzeko:

a) Jarduera-zentro nagusi bat edo haren zati garrantzitsu bat itxi edo lekuz aldatzea.

b) Kooperatibaren jarduera murriztu, zabaldu edo nabarmen aldatzea.

c) Kooperatibaren antolamenduan aldaketa garrantzitsuak egitea.

d) Kooperatiba diren edo ez diren beste entitate batzuekin lankidetza-harremanak

egin edo azkentzea, betiere lankidetza-harreman horiek iraunkorrak eta

baliagarriak gertatzen badira kooperatibarentzat.

e) Legeak hala ezartzen duenean.

Berdinketen kasuan, lehendakariaren botoak erabakiko du.

4.– Kontseiluaren erabakiak akta-liburu batean jasoko dira. Bileraren aktan, izandako

eztabaiden laburpena eta erabakien testua jasoko dira, bozketen emaitzekin batera,

eta lehendakariak eta idazkariak izenpetuko dute.

5.– Sozietate kooperatiboaren estatutuetan besterik ezartzen ez bada, artezkaritzakontseiluak

batzorde betearazle bat edo kontseilari delegatu bat edo gehiago

izendatu ahal izango ditu bere kideen artetik.

Ezin izango da inola ere delegatu batzar orokorrari kontuak emateko eta urteko

kontuak aurkezteko lana; era berean, ezin izango dira delegatu batzar orokorrak

artezkaritza-kontseiluari laga dizkion ahalmenak, salbu batzar orokorrak espresuki

ematen duenean hori egiteko baimena.

Batzorde betearazleari edo kontseilari delegatuari artezkaritza-kontseiluaren

ahalmenak modu iraunkorrean delegatzeko, eta kargu horiek bete behar dituzten

kontseilariak izendatzeko, kontseiluko kideen bi herenek horren aldeko botoa eman

behar dute, bat etorriz 3. zenbakian xedatutakoarekin; delegatutako ahalmen eta

izendapen horiek ez dute ondoriorik izango Euskadiko Kooperatiben Erregistroan

inskribatu arte.

6.8.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Artezkaritza-kontseiluaren funtzionamenduan, berrikuntza esanguratsu batzuk txertatu

dira, bai eta hobekuntzak eta zehaztapenak ere idazketan, aurreko legearen aldean.

* Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 legea aldatzeko urriaren 7ko 5/2021 Legearen

laugarren artikuluaren araberako idazketa.

175

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!