20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBA ADMINISTRATZEA ETA ORDEZKATZEA

6.7.2.2. Azken kargu horri buruz, badago xedapen berritzaile bat, artean merkataritzasozietateetan

ezaguna dena; izan ere, estatutuek hala arautzen badute, badago idazkaria

kooperatibako bazkide edo kontseiluko kide ez izatea. Berrikuntza horren helburua da, argi

eta garbi, artezkaritza-kontseiluaren profesionalizazioan aurrera egitea, eta xedapen berri

hori tresna gomendagarritzat har daiteke, kontseiluko kideen erantzukizun-maila murriztu

edo saiheste aldera, geroago ikusiko dugun moduan.

6.7.2.3. Borondatezko dimisioari buruzko arauak gehitu izanak gatazkak prebenitzea,

beste justifikaziorik ez dauka; horiek lagun, kontseiluko kideek ez dute oinarri gutxiko

borondatezko dimisiorik aurkeztu beharko.

Kontseilukide baten borondatezko dimisioak, sozietatearen kargu bat betetzeko izendapena

onartzeko betebeharra urratzeaz gain, arazo bat sorrarazten du: inguruabar zehatzen

zioz, sozietatearen zuzendaritzan hutsunea gerta daiteke edo artezkaritza-kontseiluaren

eraketa blokeaturik suerta daiteke, kargu-uzteen kopuruak kontseiluaren deialdia, eraketa

edo jardunbidea zailtzen badu. Sozietateei buruzko doktrinak eta jurisprudentziak

ondorioztatuta zuten ardura- eta leialtasun-betebeharrek hala eskatuta, egoera bideratzeko

neurriak xedatu ondotik soilik dimititu daitekeela, eragozpenik aurreikusten ez denean

izan ezik, kasurako, kide askoko kontseilu batean, borondatezko kargu-uzte bakarra bada,

eta, beraz, kargu-uzteak ez badu inolako eraginik haren funtzionamenduan.

Artikulu honetan borondatezko kargu-uzteei buruz xedatutakoaren ondorioa, egiatan,

aipatutako doktrinak sorrarazten duen berbera da, hau da, kontseilukide arau-hauslearen

aurkako erantzukizun-ekintzen ziozko kalteen balizko kalte-ordaina. Hala ere, zalantzazkoa

da lege-irtenbide berria eragingarria izango ote den kasu guztietan, baldin eta dimisioak,

oso desgaraikoa eta justifikatu gabekoa izanik ere, sozietatearen jarduna gerarazten ez badu

edo eragozpenik sortzen ez badio, eta, horren ondorioz, kalte nabaririk eragiten ez badio;

esan barik doa, halako kasuetan, auzitegiek nekez onartuko dutela kalte-ordainik ezartzea.

Nolanahi ere, antzeko arauketa baten hutsunea antzematen dugu, beharrezkoagoa dirudielako,

administratzaile bakarraren desgaraiko dimisioaren kasuan; izan ere, kargugabetze hori

batzar orokor batean egiten ez bada −kasu horretan, beste hautaketa bat egin ahalko litzateke,

46.3 artikuluak dioenarekin bat etorriz−, bidezko kautela-neurriak ezarri ezean, errazagoa

da kooperatibaren jarduera geldirik uztea edo bertan behera geratzea. Kasu horretan, goian

aipatutako doktrinara jo beharko genuke irtenbidea bilatzeko.

6.7.2.4. Kooperatiba bakoitzaren inguruabarrak direla-eta, gomendagarria litzateke

estatutuetan arautzea artezkaritza-kontseiluaren osaeran hainbat alderdi islatu behar direla,

besteak beste, hainbat lekutze geografiko, kooperatibak garatutako jarduera guztiak,

askotariko bazkide-motak eta horien arteko proportzioa, eta karguak horren arabera

gordetzea. Aurreko araudian aukera hori bazegoen ere, gaur egungoan, berariaz txertatu da

emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izateari buruzko aipamena.

Parekotasun-neurriei buruzko aipamen horri modernizazioa eta printzipio demokratikoaren

aplikazioa datxezkio, sexuan oinarritutako diskriminazioa saihesteko eta berdintasunaren

aldeko politika aktiboak sustatzeko, baina ez dirudi hitz-tarte hori bereziki egokia denik.

172

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!