20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBA ADMINISTRATZEA ETA ORDEZKATZEA

Hirugarrena eta berritzaileena dugu kooperatiban parekotasun-neurri jakin batzuk txertatu

ahal izateko aukera; ildo horretan, lege berriak adierazten duenez, estatutuetan araututako

irizpideen arabera, kontseiluko lanpostuak gordetzen diren kasuetan, emakumeen eta

gizonen ordezkaritza orekatua izan beharko dela artezkaritza-kontseiluan.

6.7.1.3. Kontseiluko kide baten uko egiteari dagokionez, artikulu honen 3. atalak ezartzen

du uko egitea idatziz eta behar bezala arrazoituta jakinarazi beharko zaiola artezkaritzakontseiluari,

eta artezkaritza-kontseiluak erabaki beharko duela uko egiteko alegatu den

arrazoia justifikatuta dagoen ala ez, eta idatziz jakinarazi beharko diola interesdunari. Uko

egitearen eragin-data uko egin duen kontseiluko kideak jakinarazpenean adierazten duena

izango da, eta ezingo da izan, inola ere, jakinarazpen-data baino lehenagokoa.

Artezkaritza-kontseiluak uko egitearen kalifikazioari buruz hartutako erabakiaren

aurkako errekurtsoa aurkeztu ahal izango da batzar orokorrean edo errekurtso-batzordean,

nahitaezko bajarako ezarritako baldintza eta epe bertsuetan.

Kooperatibak uste badu ukoa justifikatuta ez dagoela, kalte-galeren ordaina eskatu ahal

izango zaio administratzaileari.

6.7.2. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

Artezkaritza-kontseiluaren eraketari buruzko sarrera-arau honetan txertatu dira berritasunik

handienak; izan ere, aurreko araudiarekin bat dator eta sozietate-arloko ohiko erabakia

berretsi du, hau da, gutxienez, hiru kidek osatzea artezkaritza-kontseilua. Aldi berean, zabalzabal

egokitzat jo den aukera bati eutsita, gai horietako gehienen erregulazioa kooperatibaerakunde

bakoitzaren autoerregulazioaren esku uzten du, sozietatearen estatutuak erabiliz.

6.7.2.1. Estatutuen pentzuan utzi dira ondokoak: ordezkoak egotea eta arautzea, kontseiluko

karguak barne-izendapen bidez hautatzea edo batzarrak aukeratzea, kontseiluko kideak

erabat edo partzialki berritzea edo berriro hautatzeko mugak jartzea.

Hain zuzen ere, estatutuetan ezarriko da artezkaritza-kontseiluaren osaera, betiere hiruko

gutxienekoa errespetatuz, kide anitzeko organoa baita. Aukeran, ordezkoak ere ezar

daitezke kide titularrak ordezkatzeko, behin betiko lanpostu hutsak gertatzen direnean.

Sistema hori printzipio demokratikoarentzat egokiena dela uste du doktrinak; izan ere,

ustekabeko kargu-uzterik bada, kargudunen hautaketa batzar orokorrari esleitzen baitzaio,

baina ez da nahikoa ezartzea ordezkoak egongo direla; kasu horretan, beharrezkoa da

estatutuetan ordezko horien araubidea zehaztea, bai eta horien kopurua eta hautatzeko eta

ordezkatzeko sistema zedarriztatzea ere.

Artezkaritza-kontseilua berritzeko sistemari buruzko arauketa ere ezar dezakete estatutuek;

besterik ezean, zati batez berrituko da, inoiz ez aldi berean. Era berean, artezkaritzakontseiluko

kideak mugarik gabe berrautatu ahalko dira, estatutuetan kontrakoa ezartzen

ez bada.

Batzar orokorraren barne-karguak izendatzea beraren esku uzten bada, estatutuetan

jaso beharko da, bestela artezkaritza-kontseiluak hautatuko baititu batzarburuaren edo

lehendakariaren eta idazkariaren karguak, bere kideen artetik.

171

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!