20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBA ADMINISTRATZEA ETA ORDEZKATZEA

6.6.2.1.5. Edozein arrazoirengatik gertatzen dela, kargugabetzea Euskadiko Kooperatiben

Erregistroan inskribatu behar da, eta inskripzio horretatik aurrera bakarrik izango ditu

ondorioak bazkide ez diren hirugarren pertsonen aurrean. Hala ere, kooperatibaren eta

administratzailearen artean, kargugabetzeak ondorioak izango ditu akordioa hartzen

denetik eta ukitutako pertsonari jakinarazten zaionetik.

6.6.2.2. Esanahi praktikoa

Kooperatiba eta administratzaileak ditugu arauaren hartzaileak, bai eta, neurri txikiagoan,

Euskadiko Kooperatiben Erregistroa ere.

Estatutuek administratzaileen agintaldia zehaztu beharko dute, arauak ezartzen dituen

mugak aintzat hartuta (ezin dira bost urtetik gorako agintaldiak ezarri). Eta berriz hautatzea

debeka dezakete, edo agintaldi-kopurua muga dezakete, berrautapena baimentzen bada.

Agindua mota guztietako kooperatibei aplika dakieke.

6.6.3 Beste arau aplikagarri batzuk

Kooperatibei buruzko 27/1999 Legeak jasotzen duen araubidea hainbat alderditan

aldentzen da euskal legean ezarritakotik. Gehieneko eta gutxieneko agintaldiak zertxobait

handiagoak dira, sei eta hiru urtekoak, hurrenez hurren; administratzaileek euren kargua

betetzen jarraitzen dute ordezkoak onartu arte; eguneko aztergaien zerrendan jasota ez dagoen

kargugabetze-akordioak kooperatibaren boto guztien gehiengoa behar du (batzarrean egon

ala ez egon), estatutu-arauren batek, justifikatutako kasuetan, gehiengo txikiagoa arautzen

badu izan ezik, eta ezintasun- edo bateraezintasun-kasuetan izan ezik.

Estatuko legeak Euskadikoak aintzat hartu ez dituen eta estatutuen bidez jaso daitezkeen

zenbait alderdi arautzen ditu. Horrela, 35.5 artikuluak xedatzen du kooperatibaren buruaren

kargua hutsik geratzen bada, eta ordezko bat aukeratzen ez den bitartean, buruordeak

hartuko dituela lehenengoaren eginkizunak bere gain, ezinezkoa denean edo interesak

kontrajartzen direnean, egokitzat jotzen diren ordezkapenak egiteari kalterik egin gabe.

Eta 35.6. artikuluak dioenez, batzarrak hautatu dituen buruaren eta buruordearen karguak

aldi berean hutsik geratzen badira, edo artezkaritza-kontseiluko kideen kopurua baliozkoa

izateko nahikoa ez bada, kontseiluburuaren eginkizunak kontseilukideen artean hautatutako

kideak hartuko ditu bere gain. Halakoetan, batzarra hamabost eguneko epean deitu beharko

da, sortu diren lanpostu hutsak betetzeko (nahiz eta kontseiluak ez izan akordioa hartzeko

behar den kontseiluko kideen kopurua).

6.7. Artezkaritza-kontseilua osatzea eta berritzea

47. artikulua.– Artezkaritza-kontseilua osatzea eta berritzea.

1.– Estatutuetan finkatuko da nola osatu behar den artezkaritza-kontseilua, baina

ezin izango dira hiru kide baino gutxiago izan. Behin betiko hutsuneak direla-eta

titularren ordezkoak jartzea ezartzen bada, erabaki beharko da zenbat izango diren

ordezko horiek eta zein izango den hautaketa- eta ordezpen-sistema.

169

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!