20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBA ADMINISTRATZEA ETA ORDEZKATZEA

Dena dela, estatutuek berrautapenen kopurua mugatu egin dezakete. Hala erabakitzen

denean, kontuan izan behar da kargua betetzerakoan egonkortasuna izatea baliotsua izango

dela kooperatibarentzat, betiere jardun hori legeak eskatzen dituen ardura-betekizunak

betez egiten bada.

Agintaldia amaitzen bada administratzailea berriro hautatu ez dela, kargua utzi beharko

du, baina, kudeaketak normaltasunez jarrai dezan, karguan jarraituko du behin-behinean

hurrengo batzar orokorra egin arte. Hala, batzar orokorrak erabaki beharko du berriro

hautatzen duen edo haren ordezkoa izendatzen duen.

Agintean behin-behinean jarraitzeko legezko arauketa horrek aukera ematen dio

kooperatibari kudeaketa- eta ordezkaritza-organoek “hutsik” gabe heltzeko jarduerari,

baina, batzuetan, administratzaileak karguan betikotu dira, karguan aritzeko izendatu

ziren alditik askoz harago iraun dutela, batzarraren geldotasun hutsagatik. Hori dela eta,

Erregistroaren Erregelamenduaren 52. artikuluak ezartzen du urteka egindako izendapena

iraungi egingo dela, epemuga amaituta, hurrengo batzar orokorra egin denean edo ohiko

batzar orokorra egiteko legezko epemuga igaro denean. Inskripzioa iraungi eta hogeita

hamar egun igarotakoan, Erregistroak ofizioz ezereztuko du inskripzioa.

6.6.2.1.2. Administratzaileak konfiantzazko kargua dauka kooperatiban, eta, horregatik,

batzarrak kargutik kendu dezake, ad nutum, egoki irizten dionean. Kargua ezeztatzeko

aukera askearen printzipio hori ordena publikoaren printzipioa da sozietate-eremuan.

Horregatik, estatutuek ezin dute mugatu, ezta alderdien artean egindako akordioek ere

(ez kargugabetzeko itunak, arrazoi zuzena edo bidezko arrazoia eskatzeko itunak…).

Ezin da baldintzarik ezarri, praktikan, kargugabetzea gauzatzea zailtzen duenik; adibidez,

disuasioko kalte-ordainen akordiorik. Era berean, ezin dira bide horretatik indartu legeak

kargugabetzeko eskatzen dituen gehiengoak: bertaratutako edo ordezkatutako botoen

bi heren, erabakia hartzen duen batzarraren aztergaien zerrendan agertzen ez bada; eta

gehiengo soila (baliozkotasunez emandako botoen erdia baino gehiago), bertan jasota

badago. 46. artikuluak ez du azken hori berariaz adierazten eta, beraz, erabakiak hartzeko

gehiengo arrunta dela ulertu behar da, Legearen 38.1 artikuluak ezarritakoaren ildoan.

6.6.2.1.3. Administratzaileren bat kargutik kentzen denean, beste administratzaile

bat izendatu beharko da, kooperatiba administrazio-organorik gabe edo osatu gabeko

organoren batekin gera ez dadin. Legearen arabera, bilkura berean, aztergaien zerrendan

agertzen ez bada ere, hautatu egin behar du batzarrak.

6.6.2.1.4. Administratzaileek kargua utzi ahal izango dute, gainera, gertatzezko

baliaezintasun-egoeretan edo bateraezintasun-kasuetan (ikus 44.2 artikuluari buru egindako

iruzkina) eta batzarrak haien aurkako erantzukizun-akzioak baliatzea erabakitzen duenean

(edo demanda jarri osteko transakzioa dagoenean, ikus 51.2 artikuluari buru egindako

iruzkina). Bi kasuetan, batzar orokorrak kargugabetzeko erabakiak ere hartu behar ditu.

Administratzaileak uko egiteak edo dimisioa emateak harremana azkenduko du. Hala ere,

legeak bazkideei hautatuak izan diren karguak onartzeko betebeharra ezartzen dienez, ez da

erabat askea. Uko egiteko arrazoien berri eman behar zaio artezkaritza-kontseiluari, idatziz

jakinarazita; artezkaritza-kontseiluak justifikatutzat ala ez justifikatutzat joko du, eta, azken

kasu horretan, kalte-galerengatiko ordaina eskatu ahal izango dio administratzaileari (ikus

47.3 artikuluari buru egindako iruzkina).

168

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!