20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

nik uste, guk guztiok ditugun grinetako bi, hau da, zuzenbidea eta kooperatibismoa. Nolanahi

ere, oinarrizko egitura eta funtsezko sistematikaren gaineko antolaera bazter utzirik, testuek

zintzoki islatzen dute iruzkingile bakoitzaren irizpen intelektual askea. Legelari batek,

ez bestek, badaki kontzeptu horiek ebaluatzen, eta egitate hori lanaren hasierako oinarri

eztabaidaezina izan da. Horregatik, glosaren atalok egile bakoitzaren azterketa-ikuspegi

bereziari lotzen zaizkio. Edonola ere, argi esan behar da pertsona bakoitzaren askatasunak

garamatzala begirada juridiko berezi horretara.

Liburu hau, une horrek ere lerro batzuk merezi ditu, egileei emandako enkarguak eta

ondoko lana munduan pairatzen ari garen izurrite baten baitan gauzatu direlako. Segurutik,

iruzkingile askok beti gogoratuko dute lan honetako testuak konfinamenduan idatzi direla

edo, bestela, gure osasun-agintariek ezarritako murrizketa garrantzitsuen esparruan, eta

gu guztiok apurka-apurka ohitu gareneko koordinazio-bilera telematikoak baliatuz. Ildo

horretan, azpimarratu nahi dugu gaur egungo egoerak balioa ematen diela pertsonen arteko

elkartasunari, komunitatearen garrantziari eta egun gizarte gisa pairatzen ari garen arazo

larriari irtenbidea aurkituko dugulako itxaropenari.

Beste alde batetik, arestian esan dugunez, gure asmo nagusia izan da lana baliagarria

izatea. Horixe dugu, hain zuzen ere, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak, Euskal

Autonomia Erkidegoan euskal kooperatibismoa sustatzeko eta hedatzeko erakunde gorena

den aldetik, glosa proposatu, koordinatu eta argitaratzeko egin duen ahalegina bidezkotu

duen arrazoia. 11/2019 Legeak, besteak beste, arauzko elementu jakin batzuk argitu nahi

zituen, baina honako lan hau harago doa, legearen testu artikulatua garapen didaktiko baten

bidez azaldu nahi baitu, euskal kooperatibismoa bera hobeto gara dadin. Gainera, iruzkin

honek beste legegile batzuei argibide eta etorbide gisa balio die, horren arrazoi nagusia

ez da nirekin batera jardun duten iruzkingileen ekarriari, ezpada, 11/2019 Legea eman

duen euskal legegileari, bai eta gure enpresei nazioarteko ospea eman eta ematen dieten

kooperatibetako kideei ere. Egiari zor, hori aitortzea eskerrak emateko moduko aitortza

da, arrisku partekatutik abiatuta, egunero-egunero gure herrian enplegua eta aberastasuna

sortzeko ekimenak garatzen ahalegintzen diren emakume eta gizonentzat. Pertsona horiei

guztiei eskaini behar dizkiet lerro hauek.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiot CSCE-EKGKri glosa hau zuzentzeko aukera

eman didalako. Erakunde honetako letraduak ez dauka harro egoteko zergati ederragorik,

indarrean dagoen Kooperatiben Legea hizpide hartuta, legelari onenen lana koordinatzeak

baino. Nolanahi ere den, testuon arrakasta, ezbairik gabe, haiena da, eta irakurleak antzeman

ditzakeen akatsak, berriz, zuzendari honenak, ziurtasun osoz.

Santiago Merino Hernández

CSCE-EKGK-ko letradua eta glosaren zuzendaria

15

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!