20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBA ADMINISTRATZEA ETA ORDEZKATZEA

Eduki juridiko zehaztugabea duten izaera programatikoko irizpideak dira. Nolanahi ere,

kontuan izan behar da sozietatearen interesaren defentsaren muga, horrek aukera ematen

baitu batzar nagusiak edo artezkaritza-kontseiluak hartutako erabakien aurka egiteko,

erabaki horiek, ustez, kooperatibaren interesaren aurkakoak badira.

6.5.2.2. Esanahi praktikoa

Arau honen hartzaile nagusiak kooperatiba bera eta haren administratzaileak dira. Adierazi

den bezala, estatutuetan zehaztu behar da, hala badagokio, administrazio-organoa osatzen

duten kideen ordainsari-sistema (etxebizitza-kooperatibena izan ezik, 120.1.II artikuluak

debekatu egiten duelako mota horretako kooperatibetako administratzaileek ordainsaririk

jasotzea euren eginkizuna betetzeagatik).

Oso garrantzitsua da argi eta garbi definitzea administratzaileek zer irizpideren arabera

jasoko duten ordainsari hori, batez ere, helburu jakin batzuk lortzeari lotutako ordainsari

aldakorra denean edo kooperatibak lortutako emaitzetan partaidetza eskuratzea denean,

azkena bidezkoa den kasuetan. Azken inguruabar horietan, aintzat hartu beharko da

adostutako irizpideek kooperatiba-proiektuaren errentagarritasuna bila dezaten, bai eta

kooperatibaren iraunkortasuna ere, epe ertain eta luzean. Hortaz, ordainsariak egokitzeko

printzipioak mugatu egiten du estatutuen bidezko autoerregulazio-ahalmena.

Estatutuek ezarri behar dute, hala badagokio, ea batzarraren esku uzten den estatutuetan

ageri diren irizpide guztiak edo batzuk aplikatzea, irizpide horiek kooperatibaren unean

uneko errealitatera egokitzen joan nahi bada, irizpide horiek sarritan aldatu beharrik ez

izateko.

Era berean, 45.2 artikuluak jasotzen duen gastuen ordaina ematea ere estatutuetan jaso

daiteke, baina gastuen ordainketa beti bermatu behar da.

6.5.3 Beste arau aplikagarri batzuk

Artikulu honetan araututako gaiari dagokionez, ez da beharrezkoa 27/1999 Legera jotzea

euskal araudia osatzeko; izan ere, Estatuko legeak egiten duen bezala, oraingo euskal legeak

bai jaso du estatutuek arautu behar dutela administratzailearen karguaren izaera ordaindua.

Administratzaileen ordainsaria oso gai eztabaidatua izan da kapital-sozietateen

esparruan, bai nazioartean, bai Europan. Bertan dauden interes guztiak aintzat hartzen

dituen arauketa baten inguruko kezkaren ondorioz, KSLk, lehen esan bezala, xehetasun

handiagoz landu du gaia. Nahiz eta, bistan denez, lege hau ezin den aplikatu iruzkintzen

ari garen arauak xedatutakoa osatzeko, eredutzat har genezake kooperatiben esparruan sor

daitezkeen eztabaidetan, kooperatiba bateko kontseilukidearen karguaren izaera ordaindua

normaltasunez onartzen denean.

Oso jakingarria da, adibidez, KSLren 217.4.II artikulua. Bertan esaten denez, ezarritako

ordainketa-sistemak sozietatearen epe luzeko errentagarritasuna eta iraunkortasuna

sustatzeko helburua izan beharko du, eta gehiegizko arriskuak hartzea eta kontrako emaitzak

saritzea saihesteko beharrezko kautela-neurriak hartu beharko ditu. Konparagarriak diren

enpresen merkatu-estandarrak ere aipatzen ditu adierazle gisa.

166

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!