20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBA ADMINISTRATZEA ETA ORDEZKATZEA

azalpenean adierazitako profesionalizazio-borondatearekin. Eta halaxe da lege berriak

galdatzen dituen ardura- eta erantzukizun-mailarekin.

6.5.2.1.2. Lehen adierazi bezala, irizpide batek edo batzuek osa dezakete ordainketasistema.

KSLk horietako batzuk aipatzen ditu beren-beregi: kopuru finkoa, bertaratzedietak,

mozkinetako partaidetza, ordainsari aldakorra erreferentziazko adierazle edo

parametro orokor batzuen arabera, kargua uzteagatiko kalte-ordainak edo aurrezpen- edo

aurreikuspen-sistemak. Baina zerrenda irekia da, non, adibidez, gauzazko ordainsariak gehi

daitezkeen, hala nola etxe baten alokairua eta automobil baten erabilera, edo erantzukizun

zibileko aseguruen ordainketa… Irizpide horiek kooperatibetan ere aplika daitezke,

batzuetan egokitzapenak eginda.

Estatutuek hainbat ordainsari-irizpide jaso ditzakete, eta batzarraren esku utz dezakete

unean-unean aplikatu behar direnen inguruko erabakia.

6.5.2.1.3. Batzarraren ardura da, hala berean, administrazio-organoaren ordainsariari

dagokion zenbatekoa urtero finkatzea. KSLren 217.3 artikuluak ezartzen duenez, batzar

orokorrak administratzaile guztien urteko gehieneko zenbatekoa onartu beharko du, eta

zenbateko hori indarrean egongo da aldaketarik onartzen ez den bitartean. Eta batzarrak

berak besterik zehazten ez badu, ordainsaria administratzaileen artean banatzeko erabakia

administratzaileek eurek hartuko dute, eta administrazio-kontseiluaren kasuan, kontseiluak

berak erabakiko du. Ildo horretan, administrazio-kontseiluak kontuan hartu beharko ditu

kontseiluko kide bakoitzari esleitutako eginkizunak eta ardurak.

Kooperatiben Legea ez da hain zehatza, hauxe besterik ez baitio: “batzar orokorrari dagokio

ordainsariaren urteko zenbatekoa finkatzea”. Ildo horretan, ulertu behar dugu, batzar

orokorrak bestela xedatzen ez badu, kontseiluaren erabakiz zehaztuko dela kontseiluko kide

bakoitzaren ordainsaria. Horixe da zentzuzkoena, administratzaileek emandako benetako

prestazioak ordainsaria finkatzeko irizpideak badira, kontseilua izango delako organorik

egokiena ordainsari hori administratzaile bakoitzaren jardunaren arabera egokitzeko.

6.5.2.1.4. 41.1 artikuluaren bigarren paragrafoak administratzaileen ordainsaria egokitzeko

printzipioa deritzona jasotzen du. Egokitzapena balioesteko lehen parametroa kooperatibaren

garrantziarena da: kooperatibaren tamaina, negozio-bolumena, bazkide-kopurua eta

abar hartu beharko dira kontuan. Eta bigarrena kooperatibak unean-unean duen egoera

ekonomikoa: errentagarritasuna, aukerak, balizko galerak eta abar. Azkenik, “eta batez

ere”, kontuan hartu beharko dira administratzaileek kargua betetzean emandako benetako

prestazioak. Egokitzapena dugu, beraz, artezkaritza-kontseilua egonez gero, kontseiluko

kide bakoitzaren ordainsariaren egokitzapena.

Karguaren ordainsari egokiak erraztu egiten du kanpoko aholkulariak edo profesionalak

kooperatiban sartzea, eta legeak ere horixe sustatu nahi du; baina, era berean, bazkideak

denbora eta ahalegina eskatzen duten lanetan ari daitezen bultzatu nahi du, bai eta legeak

zorroztu duen erantzukizun-araubidea norbereganatzea ere. Hala ere, ordainsaria ez da

gehiegizkoa izan behar, administratzaileek euren eginkizunak betetzeko independentzia

arriskuan egongo bailitzateke horrela. Kooperatiban, beste edozein arlotan baino gehiago,

sen ekonomikoak eskatzen duen neurritasuna ere kontuan hartu beharreko irizpidea da

administrazio-organoaren ordainsariak finkatzerakoan.

165

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!