20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBA ADMINISTRATZEA ETA ORDEZKATZEA

6.4.1.5. Kasuan kasuko sozietateen berezko jarduerekin zerikusia duten funtzionarioez

edo administrazio publikoaren zerbitzura dauden langileez gain, epaileak, magistratuak

eta legezko bateraezintasunen batek eragindako gainerako pertsonak ere gehitu dira.

6.4.1.6. Kooperatibarekiko lehian dabiltzan jarduerak beren kontura edo besteren kontura

egiten dituztenei edo kooperatibaren aurkako interesak dituztenei dagokienez, aukera dago

kooperatibak debekutik salbuesteko, kasu berezietan, batzar orokorraren berariaz erabaki

ondoren (legearen 49.4 artikulua). Gatazka-egoeretan, ezin izango dute bozketetan parte hartu.

6.4.2 Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

6.4.2.1. Iruzkin orokorra

6.4.2.1.1. Emantzipatutako adingabeek administratu ahal izateko aukerak eztabaida piztu

du kapital-sozietateen esparruan, notario eta erregistratzaile askok ukatu dutelarik aukera

hori.. Izan ere, Kode Zibilaren 323 artikuluaren arabera, ezin dituzte maileguak eskatu,

ezin dituzte ondasun higiezinak, merkataritza- edo industria- establezimenduak edo

aparteko balioa duten objektuak kargatu edo besterendu, gurasoen edo, hala dagokionean,

zaintzaileen baimenik gabe. Merkataritza Kodearen 4. artikuluak ere, adin-nagusitasuna

eta ondasunen erabateko jabetza eskatzen duenez, ez luke aukera hori bermatuko. Hala

ere, legearen idazkera nahiko argia da, eta administratzaile izateko aukera ez zaie adingabe

guztiei mugatzen, emantzipatu gabeko adingabeei baizik. Ulertu behar da, beraz, azken

horiek administratzaile izan daitezkeela. Pertsonaren gaitasunaren mugatzeko behar den

interpretazio murriztaileak hori bermatzen baitu.

6.4.2.1.2. Kargua dela eta, merkataritzan jardun ezin duten pertsonentzako debekuak

Merkataritza Kodearen 13.3 eta 14. artikuluetara garamatza. Lehenengoak Gobernuko

kideei eta Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunei eragiten die (martxoaren

30eko 3/2015 Legearen 13. eta 14. artikuluak). Bigarrenak, berriz, jardunean dauden

Fiskaltzako funtzionarioei eragiten die, bai eta epaile eta magistratuei ere, Legearen

44.1.b) artikuluak berariaz adierazten duen moduan; barruti, probintzia edo plazetako

gobernu- eta ekonomia-buruzagitza eta buruzagitza militarrei; Zerga Administrazioaren

Estatu Agentziako langileei, eta lege edo xedapen berezien bidez lurralde jakin batean

merkataritzan jardun ezin dutenei.

6.4.2.1.3. Ezin izango dira administrazio-organoko kide izan kooperatibaren jarduerarekiko

lehia dakarten jarduerak beren kontura edo besteren kontura egiten dituztenak, ez eta

kooperatibaren aurkako interesak dituztenak ere. Legeak ez du eragozten pertsona bat

kooperatiba batean baino gehiagotan administratzaile edo kontseiluko kide izatea, eta

ez du ezartzen kargu hori bete dezakeen kooperatiben gehieneko kopururik, ezta erabat

debekatzen ere kooperatibarekiko lehia dakarten jardueretan parte-hartzerik; hala ere,

azken horien kasuan, batzar orokorrak baimena edo lekapena ematea eskatzen da, jarduera

horiek kooperatibatik kanpo egiteak interes-gatazka sorraraz dezakeen kasuetan. Kasu

horietan, leialtasun-betebeharrak administratzaileari eskatzen dio bozketan parte ez hartzea

(egoeraren berri eman behar dio artezkaritza-kontseiluari edo batzarrari, administratzaile

bakarra bada) (ikus legearen 49 artikulua).

161

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!