20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBA ADMINISTRATZEA ETA ORDEZKATZEA

amaitu arte; askatasunaren, ondarearen edo ordena sozioekonomikoaren kontrako

delituengatik kondenatuak, segurtasun kolektiboaren kontrako delituengatik

kondenatuak, Justizia Administrazioaren kontrako delituengatik kondenatuak

edo edozein faltsukeriagatik kondenatuak, bai eta haien kargua dela-eta

merkataritzan ezin jardun dezaketenak ere.

b) Funtzionarioak eta Administrazio publikoaren zerbitzuko langileak, dena delako

kooperatibaren berezko jarduerekin zerikusia duten funtzioak baldin badituzte,

epaile eta magistratuak, eta legezko bateraezintasun batek ukitutako gainerako

pertsonak.

c) Beren edo besteren kontura arituz kooperatibarekin lehian dauden jarduerak

egiten dituztenak, edo modu batera edo bestera kooperatibaren interesen

aurkako interesak dituztenak, hargatik eragotzi gabe lege honen 49.4 artikuluan

xedaturikoa.

d) Zaintza-batzordeko eta errekurtso-batzordeko kideak eta zuzendari gerenteak.

e) Estatutuetan aurreikusitako kasuetako batean sartuta daudenak.

2.– Administratzaileren bati eragiten badio artikulu honetan aipatzen den ezgaitasun

edo debekuren batek, berehala utzi beharko du bere kargua. Dena den, bere

karguan jarduteari aldi baterako uztera behartu ahal izango du zaintza-batzordeak

edo, halakorik ez balego, artezkaritza-kontseiluak, hurrengo batzar orokorra egin

arte. Batzar orokorrak administratzailea kargutik kenduko du, baldin eta kargua

kautelaz eten bazaio edo bazkide batek eteteko eskatu badu; salbu eta c) apartatuan

aurreikusitako kasuan, zeinean batzar orokorrak libreki erabakiko baitu kargutik

kendu ala ez.

6.4.1 Berritasun nagusiak aurreko araudiaren aldean

6.4.1.1. Lehenik eta behin, artikulua birformulatu da, indarreko araudira egokituz; horrela,

porrotari buruzko aipamena desagertu da, eta ezarri da Konkurtso Legearen arabera

desgaitutako pertsonak ezin izango direla administratzaile izan, harik eta konkurtsoa

kalifikatzeko epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu arte.

6.4.1.2. Judizialki desgaituta dauden pertsonek administratzaile izan ezinik jarraitzen

dute; hala ere, aurreko araubidea malgutu egin da adingabeen kasuan. 44. artikuluak

emantzipatu gabeko adingabeei mugatu egiten die administratzaile izateko debekua; beraz,

emantzipatutako adingabeak administratzaile izan daitezke. Legegileak onartu du EKLk

sozietate anonimo eta mugatuetako administratzaileentzat jasotzen duen formulazioa.

6.4.1.3. KSLri jarraiki, mugarritu dira administratzaile izateko debekua dakarten “lege edo

xedapen sozialen” urraketak. Debekua dakartenak askatasunaren, ondarearen edo ordena

sozioekonomikoaren aurkako delituak dira, bai eta segurtasun kolektiboaren edo Justizia

Administrazioaren aurkakoak edo edozein motatako faltsutzeak.

6.4.1.4. Debekuak “merkataritzan jardun” ezin dutenei ere eragiten die. Aldatu egin da

indargabetutako legeak “irabazizko jarduera ekonomikoei” egiten zuen aipamena.

160

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!