20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBA ADMINISTRATZEA ETA ORDEZKATZEA

6.3.2.1.1. Ezintasunari eta debekuei dagokienez, 44. artikuluak ezarritakoaz gain, legeak ez

du ezartzen artezkaritza-kontseiluko kide edo administratzaile bakarra izateko betekizunik;

hala ere, estatutuek administratzaile izateko baldintzak eta betekizunak ezar ditzakete

(antzinatasuna kooperatiban, jarduera kooperatibizatuaren garapena…).

Nahiz eta legeak profesionalizazioaren aldeko apustua egin, bazkide ez diren kontseiluko

kideen ehunekoa handituz, estatutuek bazkide ez diren administratzaileak izendatzea

berariaz debekatzeko aukerari eutsi dio. Kooperatiba bakoitzaren egoerak iradokiko du

bazkideen kudeaketa demokratikoaren printzipioa lehenetsi behar den edo kudeaketa

pluralagoa, independenteagoa eta profesionalagoa ekarriko duten hirugarrenei sarbidea

eman behar zaien.

Bazkideak ez diren pertsonak sartzea ez dago baldintzaturik, 27/1999 Legeak arautu

bezala, pertsona “kualifikatu eta adituak” izatera, edo organoaren funtzioak aintzat hartuta,

ohoragarritasun, lanbide-gaikuntza eta eskarmentu tekniko edo enpresarial egokiak

izatera, zaintza-batzordeko hirugarren kideei eskatzen zaien moduan, eta Ekonomia eta

Gizarte Arazoetarako Batzordeak (aurrerantzean, EGAB) aurreproiektua zela eta egindako

txostenean proposatu zuen legez. Erakunde horrek proposatutako ezaugarriak eskatu

beharreko gehieneko betekizuntzat hartu dira, beti desiragarriak, baina ez beti lorgarriak

kooperatiba-mota guztientzat. Eskakizun horrek eragotzi egingo luke, arestian esan

denez, gaikuntza profesional eta teknikoa duten baina eskarmenturik ez duten pertsonak

kontseiluan sartzea. Hala eta guztiz ere, arauaren helburua administrazio-organoa

profesionalizatzea denez, ez dirudi arrazoizkoa denik gaikuntzaren kualifikazioaren

irizpidea erabat baztertzea. Estatutuek ezar dezakete betekizun hori, legeak ezarritako

helburua lortzen dela bermatzeko.

6.3.2.1.2. Honako arau honi eutsi zaio: batzar orokorrak hautatuko ditu administratzaileak,

isilpeko bozketan eta baliozko eran emandako botoen gehiengoz (gehiengo soila).

Bestalde, honako honi ere eutsi zaio: lanpostuen erreserbak ezarri badira, 47.6 artikuluak

ezarritakoari jarraiki, kolektibo bakoitzak zuzenean aukeratu ahal izango du berari

dagokion kontseiluko kideen kopurua, betiere estatutuek aurkakorik xedatzen ez badute.

Ezarpen geografikoaren, garatutako jardueren eta bazkide-moten araberako lanpostuerreserbez

gain, lege berriak genero-ikuspegia ere jasotzen du, eta estatutuek kontuan

hartu ahal izango dute “emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua” lortzeko (ikus 47.6

artikulua).

Era berean, pertsona juridiko bat administratzaile izendatzeko aukerari eutsi zaio. Pertsona

juridiko horrek pertsona fisiko bat izendatu beharko du, haren izenean eta hura ordezkatuz,

administratzailearen eginkizunak beteko dituena (Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren

Erregelamenduaren 51.4 artikulua).

6.3.2.1.3. Izendapenak eragina izango du onartzen den unetik bertatik, baina Euskadiko

Kooperatiben Erregistroan inskribatu behar da, onartu eta hurrengo 30 egunen barruan.

Publizitate materialaren, aurkakotasunaren eta publizitate negatiboaren ondorioak

inskripzio horretatik sortuko dira.

Ondorio horietarako, garrantzitsua da, era berean, administrazio-organoak eman eta

baliogabetzen dituen ahalordetzeak inskribatzea. Ahalorde orokorrak kooperatibaren

158

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!