20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

izan zuen helburu enpresa-mailan, batez ere, finantza- eta kudeaketa-alderdien inguruan, eta

segurtasuna eman zion euskal kooperatiben mugimenduari une horretan heldu beharreko

erronkei aurre egiteko.

4/1993 Legea hainbat aldiz aldatu da, alderdi espezifiko batzuk direla eta: 1/2000 Legea,

ekainaren 29koa, Euskadiko Kooperatiben Legea aldatzen duena; 8/2006 Legea, abenduaren

1ekoa, Euskadiko Kooperatiben Legea bigarrenez aldatzen duena; eta Euskadiko Kooperatiba

Sozietate Txikiei buruzko ekainaren 25eko 6/2008 Legearen laugarren xedapen gehigarria,

hain zuzen, 4/1993 Legearen 67. eta 68. artikuluak aldatzen dituena. Gainera, legearen

garapen orokorreko erregelamendua ere onartu eta argitaratu da, martxoaren 29ko 58/2005

Dekretuaren bidez.

Indarrean dagoen Euskadiko Kooperatiben 11/2019 Legearen arrazoia dugu, lege horren

zioen azalpenean ondo adierazten den legez, 4/1993 Legea denboraren poderioz aldatu

duten aipatutako lege-testuak eta, bereziki, Euskadiko Kooperatiba Sozietate Txikiei

buruzko ekainaren 25eko 6/2008 Legea bateratu beharra; hori guztia, indarrean dagoen

araua identifikatzeko eta aplikatzeko sistematikotasun eta erraztasunaren kariaz. Hala

eta guztiz ere, testu bakarra onartu ahal izateko, harmonizazio-lan osagarria egin behar

izan da, batik bat, terminologiari eta arrazoiaren identitateari nahiz irtenbide juridikoei

dagokienez, kasu batzuetan, eta, beste batzuetan, zehaztugabeak diren edo aplikatzean

zalantzagarriak izan daitezkeen arauzko elementuei gagozkiela. Argibide horretan, helburu

beharrezkoak gehitu behar izan dira unean-unean behar bezala interpretatzeko, baina horrek

ez du inolako aldaketarik sorrarazi jatorrizko esanguran eta xedean, batez ere, kooperatiben

araudi konparatuari eta euskal kooperatiben bilakaeran antzemandako behar jakin batzuei

erreparatzen badiegu.

Araua interpretatzen laguntzeko testuinguru horretan aurkeztu behar dut “Kooperatiben

Legeari buruzko iruzkinak. Euskadiko Kooperatibei buruzko abenduaren 20ko 11/2019

Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak” deritzon lana, Euskadiko Kooperatiben

Goren Kontseiluak (CSCE-EKGK) unean-unean indarrean dagoen testu arauemaileari

buruzko iruzkin juridikoa editatzeko zereginaren ildoan. Zeregin hori 1999an hasi zen,

4/1993 Legeari buruzko glosa argitaratu zenean. Bada, aurreko argitalpen horretan ere

gertatu bezala, lan hau inguruabar bereziz jantzita dator, landu duten egileengatik, kaleratu

den uneagatik eta zalantzarik gabe izango duen erabilgarritasunagatik.

Iruzkin honen egileei dagokienez, aitortu behar dut talde-lan edo obra kolektibo batean

parte hartu duten legelarien zerrendarik handiena biltzea lortu dela, behintzat, gure ingurune

hurbilean. Horrek ez du esan nahi kooperatiba-sozietateen inguruan lanean dabiltzan ospe

handiko beste legelari batzuk ez daudenik, baina zalantza barik esan dezakegu iruzkinean

parte hartzen duten hogeita bost legelari horien taldea dela glosa hau banatzen deneko azpiatal

bakoitzean aurki genezakeen aukerarik onena. Izan ere, egileok nor bere espezialitatearen

eremuan paratzeko ahalegina egin dugu, hots, kooperatiba-sozietateen zuzenbidearen

baitan, noren lanbide-jardunari ondoen egokitzen den arloan. Horretarako, mugimendu

kooperatiboari lotutako profesionalak, unibertsitateko kideak, jarduneko abokatuak,

Arbitraje Kooperatiboko Euskal Zerbitzuko arbitroak, elkartze kooperatiboko ordezkariak,

Eusko Jaurlaritzakoak eta, jakina, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilukoak izan ditugu

iruzkingile. Egileen aukeraketari eta horiek garatutakoari buruzko emaitza irakurlearen iritzira

utziko dut, baina sarrerako lerro hauek baliatuz, haien prestutasun, egindako ahalegin eta

eskainitako orduengatik eskerra eman nahi ditut, ziur aski, iruzkin horietan batzen direlako,

14

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!