20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBA ADMINISTRATZEA ETA ORDEZKATZEA

behar du, eta, bestetik, hirugarrenak babesa merezi izan behar du, eta ez da hala izango

eskumena gainditzearen jakitun denaren edo administratzailearekin iruzurrezko kolusioan

diharduenaren kasuan. Kooperatibak frogatu beharko ditu azken kasu horiek. Era berean,

legeak ez du babesten erru larriz jokatu duen hirugarrena, hau da, edozein pertsonari eska

dakiokeen eginbidea aplikatuz, gehiegikeriari antzeman beharko liokeena.

6.2.2.2. Esanahi praktikoa

Arau honen hartzaileak kooperatiba bera, administratzaileak eta harekin kontratatzen duten

hirugarrenak dira. Lehena, egitura organikoa taxutzeko oinarrizko esparrua eratzen duelako,

eta, hein handi batean, beharrezko organoen arteko eskumen-banaketa zehazten duelako.

Bigarrenek, kooperatiban duten eginkizuna eta posizio juridikoa definitzen dutelako. Eta,

azkenik, hirugarrenek, kooperatibaren izenean jarduten duten administratzaileei dagokien

ordezkaritza-eremua osatzen dutelako.

Sozietatearen estatutuak prestatzerakoan, kontuan hartu beharko da, batzarrari garrantzi

handiagoa eman nahi bazaio, berariaz esleitu beharko zaizkiola beste ezein organori esleitu

gabeko ahalmenak, bestela, administrazio-organoari egokituko baitzaizkio. Artikulu honek

kudeaketa eta ordezkaritza era esklusiboan esleitzen dizkio organo horri, eta manu hori ezin

izango da estatutuen bidez aldatu. Hala, 33.3 i) artikuluaren interpretazio zabala baino ezin da

egin, batzarraren esku uzten baitu “estatutuen arabera, kooperatibaren egitura ekonomikoa,

antolakuntzakoa edo funtzionala funtsean aldatzea dakarren erabaki oro”. Bide horretatik

bakarrik egon litezke batzarraren esku aparteko administrazio-egintzak dakartzaten

aldaketak (lantokia edo funtsezko aldaketa dakarten beste ondasun, eskubide edo jarduera

batzuk besterentzea eta abar) egitea.

Estatutuei dagokie, halaber, ordezkaritza nola gauzatu behar den zehaztea, eta, hala

badagokio, kontseiluaren beraren ardura izan daiteke ordezkaritza hori, kontseiluburuaren,

kontseiluburuordearen edo kontseiluko kide eskuorde baten edo batzuen esku utzita. Azken

aukera horiek azaltzen dira ordezkaritza-jarduera bizkortasunez betetzeagatik.

Objektu sozialak mugatutako ordezkaritza-eremuaren balizko estatutu-mugapenak ezin

izango dira hirugarrenen aurrean aurkaratu. Eraginkortasunik eza azaltzen duten trafiko

juridikoaren segurtasun-arrazoi berberek bidezkotzen dute, era berean, kooperatiba uste oneko

hirugarrenen aurrean ere behartuta egotea, objektu sozialetik kanpoko administratzaileen

egintzen ondorioz.

Araua edozein kooperatiba-motari aplika dakioke.

6.2.3. Beste arau aplikagarri batzuk

Arestian esan bezala, Kooperatibei buruzko 27/1999 Legeak beste modu batean arautzen

ditu iruzkintzen ari garen dugun arauan jasotako zenbait alderdi. Hala, 21.1 artikuluak dio

batzar orokorrak “kooperatibaren politika orokorra finkatuko duela” dio, eta “estatutuetan

kontrakorik xedatu ezean, batzar orokorrak jarraibideak eman ahal izango dizkiola

artezkaritza-kontseiluari, edo organo horrek gai jakin batzuei buruzko erabakiak edo

akordioak hartzeko baimena eman ahal izango duela” ere bai. Euskadiko legeak (33.4

155

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!