20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBA ADMINISTRATZEA ETA ORDEZKATZEA

Azkenik, batzar orokorraren erabakiei gagozkiela, administrazio-organoaren erabakiak

aurkaratzeko araubidea aldatu da, kausei, legitimazioari, epeei eta iraungitzeari dagokienez.

6.2. Administratzaileak. Izaera eta eskumenak

42. artikulua.– Administratzaileak. Izaera eta eskumenak

1.– Administratzaileei bakarrik dagokie kooperatiba kudeatzea eta ordezkatzea; gainera,

legeek edo estatutuek sozietateko beste organo baten esku espresuki uzten ez dituzten

beste eskumen guztiak ere haienak izango dira.

2.– Estatutuetan zehaztu beharko da zein modutan egikarituko den administratzaileei

esleitutako ordezkaritza. Ordezkapen hori helburu sozialaren barruan dauden

egintza guztietarako izango da, bai epaiketetan eta baita epaiketaz kanpokoetarako

ere. Administratzaileen ordezkaritza-ahalmenei estatutuetan jarritako edozein

mugak ez die hirugarren ez-bazkideei eragingo.

Sozietatea betebeharpean jarriko da onustez eta erru larririk gabe jardun duten

hirugarren ez-bazkideei begira, nahiz eta estatutuen arabera egintza ez egon helburu

sozialaren barruan.

6.2.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Lege berriak ez ditu aldatu aurrekoak zehaztutako administrazio-organoaren eginkizunak,

ezta eskumenak ere. Administrazio-organoari dagokio “era esklusiboan” kooperatiba

kudeatzea eta ordezkatzea, eta, gainera, hondar-eskumena du, “legeak edo estatutuek

sozietatearen beste organo batzuei berariaz esleitzen ez dizkieten ahalmen guztiak barneratzen

dituena.

Ordezkatzeko ahalmenari dagokionez, sozietatearen objektu sozialak zedarritutakoari ere

eutsi zaio, eta hirugarrenen aurrean ez dira eraginkorrak izango estatutuetan ezarritako mugak.

Gainera, kooperatibak hirugarrenen aurrean erantzungo du, nahiz eta administratzaileek

estatutuetan jasotzen den objektu sozialak mugaten duen eremua gainditu, betiere on ustean

fede onez eta erru larririk gabe jardun badute; hori egitea daukate nahiz eta estatutuetatik

ondorioztatu egintza hori ez dagoela objektu sozialaren barruan.

6.2.2. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

6.2.2.1. Iruzkin orokorra

6.2.2.1.1. Administrazio-organoaren eginkizunak kooperatiba kudeatzea (bai jarduera

kooperatibizatua kudeatzea, bai pertsona juridikoarena ere) eta kooperatiba ordezkatzea

dira, hau da, kooperatiba hirugarrenekin lotzen duten harremanak ezartzea. Bi-biak “era

esklusiboan” esleituta ditu, eta horrek baztertu egiten du batzarrak kudeaketa-gaietan parte

hartzea. Gainera, adierazi den bezala, legeak administratzaileei esleitzen dizkie legeak edo

estatutuek beste organo batzuei berariaz esleitu ez dizkieten ahalmen guztiak.

153

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!