20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

6. KOOPERATIBA ADMINISTRATZEA ETA

ORDEZKATZEA *1.

6.1. Sarrera

Administrazio-organoaren legezko konfigurazioak berebiziko garrantzia dauka sozietate

bat arautzen duen edozein legetan. Horren haritik, legearen zioen azalpenak berak dio

artikuluen alderdi garrantzitsuenetakoak direla administrazio- eta kudeaketa-organoaren

erregulazioan egindako aldaketak.

Lege berriak administrazio-organoaren garrantzia berretsi du, eta argi eta garbi mugatu

ditu hari dagozkion eskumenak, administratzaileentzat bakarrik gorde baititu kooperatibaren

kudeaketa eta ordezkaritza, eta, gainera, legeak edo estatutuek beste organo batzuei berariaz

esleitzen ez dizkien ahalmen guztiak ere ematen baitizkie −Euskadiko Kooperatiben

Legearen (aurrerantzean, EKL) 42.1 artikulua−.

Beraz, sozietateen inguruko legeriarik orokorrenak finkatutako teknika bat baliatu

da trafikoaren segurtasuna eta kudeaketa eraginkorra bermatzeko. Horretarako ibilbide

egiaztatua eta merkatuan erraz ezagutzeko moduko konfigurazio juridikoa eman zaio organo

horri.

Kooperatiba-egitatearen berezitasunak islatzen dituzten arau espezifikoei eutsi bazaie ere,

aurreko legeak hasitako bideari jarraitu zaio, hots, sozietate-organoen araubidea kapitalsozietateentzat

ezarritako araubidera hurbiltzeari.

Hala ere, denboraren joanak eta sozietateen bilakaera teknikoak nolabait zaharkiturik

zeukan kooperatibei buruzko araudia, eta, horregatik, modernizatu beharra zegoen. Hain

zuzen ere, gizarte-organoen arloko erreferentziazko merkataritza-erregulazioa, Kapital

Sozietateen Legeak (aurrerantzean, KSL), eraberritze eta modernizazio sakona izan

zuen 2014an, gobernu korporatiboaren arloan, eta lege berri horren idazketa baliatu da

bertan txertaturiko zenbait berrikuntza gehitzeko eta, bestetik, kooperatiba-sozietatearen

administrazio-organoaren erregulazioa hobetzeko eta eguneratzeko.

Kooperatibak merkatu globalizatu konplexuetan ere lehiatzen direnez gero, eraginkortasuna

zorroztu behar dute eta kudeaketa profesionala eta arina beharrezkoa dute, baita arduratsua

eta leiala ere. Ezin dira kapital-sozietate anonimoen nahiz erantzukizun mugatuko sozietateen

esparruan egun aplikatzen diren gobernu korporatibo onaren eskakizunetatik kanpo

geratu. Artezkaritza-kontseilua osatzen dutenen gaitasun teknikorik ezak, kontrol-tresnen

hutsuneek eta erantzukizun-araubidearekiko segurtasun faltak, batzuetan, kooperatiben

funtzionamendu ona oztopatu dute, eta, horren ondorioz, kooperatiben lehiakortasuna.

Horregatik, indargabetutako legearen araubidea hobetuko zukeen legegintzazko jarduketa

gauzatu behar izan da.

* María Pilar Rodríguez Álvarez eta Rosa Otxoa-Errarte Goikoetxea andreek, UPV-EHUko Enpresa

Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila Saileko Merkataritza Zuzenbideko irakasleek, egindako iruzkina.

151

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!