20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBAREN ORGANOAK: BATZAR OROKORRA

kapital-sozietateei dagokienez; beraz, etetea eskatu ahal izateko, zaintza-batzordea

izan behar da eskatzailea, edo, gutxienez, 50 bazkide baino gehiagoko kooperatibetan,

botoen % 10, gutxienez, ordezkatzen duten bazkideak, 10 eta 50 bazkide arteko

kooperatibetan, botoen % 15, eta 10 bazkide baino gutxiagoko kooperatibetan,

botoen % 20 (41. artikuluaren amaieran).

d) Aurkaratzea baiesten duen epaiaren ondorioei gagozkiela, EKLren 41.6 artikuluak

ezartzen du bazkide guztien aurrean izango dituela ondorioak, baina ez diela eragingo

on ustean jardun duten hirugarrenek eskuratutako eskubideei. Ukitutako erabakiak

kooperatiben erregistroan inskribatuta daudenean, epaiak zehaztuko du, halaber,

horien inskripzioa ezereztea, bai eta kontraesanean dauden geroko idazkunak

ezereztea ere. Deuseztasun-deklarazioa erregistro-idazpenetan agerrarazteko, epaiaren

lekukotza aurkeztu beharko da, edo, hala badagokio, arbitraje-organoak sinatutako

laudoari dagokion testu osoa.

e) Arauaren esanahi praktikoari dagokionez, adierazi behar da batzarraren erabakiak

aurkaratzeko legitimazioa aktibo eta pasibo dutenak direla arauaren hartzaile

nagusiak. Lehenengoen artean, bazkideak, administratzaileak, zaintza-batzordeko

kideak eta interes legitimoa duen baina bazkidea ez den edozein pertsona aipatu

behar dira. Bestalde, legitimazio pasiboa sozietateak berak dauka. Era berean,

epaileak eta arbitraje-organoak dira arauaren hartzaile nabarmenak, eta aurkaratzeak

ebatzi behar dituzte.

5.10.3. Beste arau aplikagarri batzuk

Beste arau aplikagarri batzuei dagokienez, EKLren artikuluak berak, 2. eta 5. ataletan,

Kapital Sozietateen Legeak jasotako araudira igortzen du, eta lege horrek, era berean,

adierazten du “sozietatearen erabakiak aurkaratzeko auzibide arruntaren izapideak eta

Prozedura Zibilaren Legean jasotako xedapenak beteko direla”, hau da, Prozedura Zibilaren

Legearen 399. artikulutik 436. artikulura bitartekoek diotena. Gainera, arbitrajeari lotzeko

estatutu-klausula egonez gero, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Nagusiak izendatutako

arbitraje-organoak batzarraren erabakia aurkaratzea ebazten badu, era berean, Euskadiko

Kooperatiben Kontseilu Nagusiaren 2012ko urtarrilaren 27ko Erregelamendua, euskal

kooperatiben gatazkak ebazteko prozedurei buruzkoa, aplikatuko da.

150

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!