20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBAREN ORGANOAK: BATZAR OROKORRA

argi definituta gure doktrinan eta jurisprudentzian, nahiz eta garrantzitsua iruditzen

zaigun Auzitegi Gorenak 2005eko azaroaren 28ko epaian adierazitakoa, eta, bereziki,

ordena publikoaren kontzeptuak, autonomia pribatuaren muga gisa, finkatzeko

zailtasun batzuk badituela aipatzea, baita aurkaratze-ekintzen iraungitze-arauaren

salbuespen gisa aurkezten dela ere, esanahi murriztailean ulertuta, zeren eta, bestela,

aurkaratzeko aukera orokortuko litzateke eta trafikoaren segurtasunaren arloan

ezarritako aurkaratze-akzioaren iraungipenaren araua honda liteke. Doktrinarik

onena lagun, pentsa liteke sozietate anonimoaren lege-diziplinan sozietatearen

printzipio eratzaileetan aurki daitekeela ordena publikoa, eta baieztapen hori heda

daitekeela kooperatibei eta horiek eratzen dituzten printzipioei dagokienez.

Adierazitako kasuan izan ezik, iraungitze-epea erabakia hartzen den egunetik

bertatik hasiko da zenbatzen, edo, erabakia Euskadiko Kooperatiben Erregistroan

inskribatu behar bada, inskribatzen den egunetik aurrera (EKLren 41.4 artikulua.

Ildo beretik, KSLren 205.2 artikulua).

c) Erabakiak aurkaratzeko prozedurari dagokionez, adierazi behar da gai prozesala

dela, eta Estatuak eskumen esklusiboa duela haren gainean (EKren 149.1.6a):

horregatik, Espainiako kooperatibei buruzko legeek, bai eta EKLk ere (41.5

artikulua), oso espezialitate zehatzen bat izan ezik, KSLren artikuluetara igortzen

dute, baina arau horren 207.1 artikuluak honako hau ezartzen du: “sozietatearen

erabakiak aurkaratzeko, auzibide arruntaren izapideak bideratuko dira eta Prozedura

Zibilaren Legeak jasotako xedapenei jarraituko zaie”, hau da, 399. artikulutik 466.

artikulura bitarteko artikuluek jasotakoei, eta sozietateak egoitza daukan lekuan

jurisdikzioa duen merkataritza-arloko epaileak eskumena izango du demandaz

arduratzeko edo, arbitrajeari lotzeko klausularik egonez gero estatutuetan, Euskadiko

Kooperatiben Kontseilu Nagusiak izendatutako arbitroak esku har dezake, EKLren

165.2 f) I artikuluak araututakoaren arabera (Auzitegi Gorenaren 1998ko apirilaren

18ko Epaiak sartutako irizpidearen arabera idatzita dago artikulua; irizpide

hori Auzitegi Gorenaren 2001eko azaroaren 30eko edo 2007ko uztailaren 9ko

epaietan ere baliatu da), “arbitrajearen bidez, kooperatiben artean, kooperatiben

eta bazkideen artean edo kooperatiben barruan bazkideen artean sortzen diren

auzietan, bi alderdiek hala eskatzen dutenean edo horretara behartuta daudenean,

beraien estatutuen, barne-erregelamenduaren edo konpromiso-klausularen arabera.

Nolanahi ere, auzia alderdiek zuzenbidearen arabera askatasunez xedatu beharreko

gaien gainekoa izan behar da, eta izaera kooperatiboko printzipio, arau, ohitura eta

usadioen interpretazioari eta aplikazioari eragin behar dio nagusiki”. Dena dela,

lehen esandako EKLren manuaren II. atalak adierazi bezala, “kooperatibetako

bazkideek, edozein motatakoak direla ere, kooperatibaren eta kooperatibaren artean

sor daitezkeen gatazkak konpontzeko helburuz jurisdikzio eskudunera edo judizioz

kanpoko bideetara jo aurretik, agortu egin beharko dute lege honetan, legearen

garapen-arauetan, sozietatearen estatutuetan edo kooperatibaren barne-arauetan

ezarritako barneko bide kooperatiboa”.

Aurkaratutako erabakia eteteko eskaerari dagokionez, arau berezi bat ezarri da

149

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!