20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBAREN ORGANOAK: BATZAR OROKORRA

a) Legeak, estatutuek edo batzarraren eta kontseiluaren erregelamenduek deialdia

egiteko, organoa eratzeko edo akordioa hartzeko ezarri diren prozedurazko

betekizunak haustea, deialdiaren aurretiazko erari eta epeari, organoa eratzeko

funtsezko arauei edo erabakiak hartzeko beharrezko gehiengoei buruzko arau-

-haustea bada izan ezik edo esanguratsua den edozein arau-hauste izan ezik.

b) Batzarraren aurretik informazio-eskubidea baliatzeari erantzunez sozietateak

emandako informazioa okerra edo nahikoa ez izatea, informazio okerra edo

eman gabea akziodunak edo bazkide arruntak boto-eskubidea egikaritzeko

edo parte hartzeko gainerako eskubideak zentzuz baliatzeko funtsezkoa bada

izan ezik.

c) Legitimaziorik ez duten pertsonek bileran parte-hartzea, parte-hartze hori

organoa eratzeko erabakigarria suertatu bada izan ezik.

d) Boto bat edo batzuk baliogabeak izatea edo emandakoak oker zenbatzea, boto

baliogabeak edo zenbaketan egindako akatsa eska daitekeen gehiengoa lortzeko

erabakigarriak badira izan ezik”.

Era berean, manuak honako hau zehazten du: “demanda aurkeztu ondoren, paragrafo

honetan araututako aurkaratze-arrazoien funtsezko izaerari edo izaera erabakigarriari

buruzko gaia aldez aurretik erabaki beharreko arazo intzidentaltzat hartuko da”.

Gainera, EKLren beraren arabera (41.2 artikuluaren amaieran), aurkaratzeko

arrazoia ezabatu ahal izanez gero, merkataritza-arloko epaitegiak arrazoizko epea

emango du hura zuzendu edo konpondu ahal izateko. Horrela, batzar orokorrak

berak erabakietan egindako akatsak konpon ditzake aurkaratu aurretik, beste batzar

orokor batean hartutako beste erabaki baten bidez, non ondoriorik gabe uzten baita

aurkaratu daitekeen erabakia. Zuzenketarekin, erabakia aurkaratzen zuten akatsak

ezabatu nahi dira. Erabakiek forma-akatsik ez dutenean, ondoriorik gabe uzteko,

beste erabaki bat hartu behar da, aurrekoaren eduki berekoa, legeari eta estatutuei

men eginda. Legean ezarritako zuzenketa, azken batean, aurreko negozio juridiko

bat berritzea da, lehengoa ordeztuz.

b) Sozietatearen erabakiak aurkaratzeko legitimazioari dagokionez, aurkaratze-kasu

guztiak deuseztatzeko araubide orokor bakarraren inguruan biltzen direnez, berdin

dio erabaki deusezak edo deuseztagarriak diren, eta bat etorriko dira aurkaratzeko

akzioa egikaritzeko legitimazioa eta akzioa egikaritzeko epea. Hala, aurkaratze-

-akzioa bazkide guztiek bideratu ahalko dute, bai eta administratzaileek, zaintza-

-batzordeko kideek eta interes legitimoa duen bazkide ez den beste edozein

pertsonak ere, eta urtebeteko epean iraungiko da (EKLren 41.3 artikulua). Horrek

esan nahi du epe horren barruan aurkaratzen ez diren erabakiak baliozkotzat jo eta

baliozkotu egiten direla, arrazoi edo edukiagatik ordena publikoaren aurkakoak

diren akordioak izan ezik. Izan ere, salbuespenez, ordena publikoaren aurkako

erabakiak direla eta, denboraren joanak ez luke ondorio balioztatzailerik izango,

erabateko deuseztasunak baliogabetutako erabakiak baitira; kasu horretan, akzioa

ez da iraungiko, ezta preskribatuko ere. “Ordena publikoaren” kontzeptua ez dago

148

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!