20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBAREN ORGANOAK: BATZAR OROKORRA

deuseztasuna orduan deklaratu behar dela; 2) legearen aurkako egintzak, legeak

berak, hala eta guztiz ere, haien baliozkotasuna xedatzen duenean; eta, orduan,

egintza horiei baliozkotasuna aitortu behar zaie “contra legem” edo legearen aurka;

eta 3) legezko manuren bat urratzen duten edo haren aurkakoak diren egintzak, baldin

eta manu horrek egintzon deuseztasunari edo baliozkotasunari buruzko berariazko

deklaraziorik egiten ez badu, eta, orduan, epaileak zuhurtzia osoz jardun beharko du,

neurri batean interpretaziozkoa den ahalmen bat erabiliz. Horretarako, aurkaratutako

lege-manuaren izaera eta helburua aztertuko ditu, bai eta gauzatutako egintzen

izaera, arrazoiak, inguruabarrak eta gauzatutakoek sorraraz ditzaketen ondorioak ere

bai, eta, azkenean, egintza baliozkotzat joko du, legezko arau-haustea gertatu arren,

kasuaren arintasunak horretarako aukera ematen badu.

“Estatutuen aurkakoak diren” erabakiei buruzko aipamena ez da ulertu behar barne-

-erregelamenduaren aurkako erabakietara zabaldu ezin den termino murriztaileetan,

halakorik balego, estatutuetan ezarritakoaren garapena baita, ez besterik. Bestalde,

estatutu-arauek lege batek aginduta ezartzen duena agertu besterik egiten ez dutenean

−hori oso ohikoa da−, kontuan hartu behar da arau-haustea gertatuz gero, akordioa

deuseza izango litzatekeela, legearen aurkakoa delako.

“Kooperatibaren interesei” kalterik dakarkioten erabakien balizko deuseztagarritasunari

dagokionez, baldintza bikoitza bete behar da: sozietateari berari kalte egitea eta,

aldi berean, bazkide batentzat edo batzuentzat edo hirugarrenentzat onuragarriak

izatea. Aurkaratzeko arrazoi horren arauketak berariaz aitortzen ditu gehiengoak

hartutako erabakien mugak, hau da, gehiengoak gehiegikeriaz ezarritako erabakiak

deuseztagarriak izango lirateke. Ildo horretan, azpimarratu behar dugu sozietatearen

interesaren kaltea gertatzen dela, hala berean, erabakiak sozietatearen ondareari

kalterik eragin ez arren, gehiengoak gehiegikeriaz ezartzen duenean, eta erabakia

gehiegikeriaz ezarri dela ulertuko da sozietatearen arrazoizko behar bati erantzun

gabe, gehiengoak bere interesen alde eta, inolako justifikaziorik gabe, gainerako

bazkideen kaltetan hartzen duenean.

Beste alde batetik, EKLk ezartzen duenez, erabaki bat ezin izango da aurkaratu

baldin eta, Kapital Sozietateei buruzko Legean xedaturiko baldintzei jarraiki,

hura ondoriorik gabe utzi bada edo beste erabaki batek baliozkotasunez ordeztu

badu, ezta aipatu lege horretan xedatutako beste kasuetan ere (41.2 artikulua).

Ildo horretan, KSLren 204.2 artikuluak honako hau argitzen du: “ez da bidezkoa

izango sozietatearen erabaki bat aurkaratzea, baldin eta aurkaratzeko demanda jarri

aurretik balio osoz hartutako erabaki batek ordeztu badu edo baliorik gabe utzi badu.

Erabakia errekurtsoa jarri ondoren ezeztatzen edo ordezten bada, epaileak prozedura

amaitzeko autoa emango du, objektua gertatzez desagertu delako. Atal honetan

xedatutakoak ez dio kalterik egingo aurkaratzen duenaren eskubideari, hau da,

indarrean egon den bitartean, erabakik eragin dizkion ondorioak desagertzeko edo

kalteak konpon daitezen eskatzeko eskubideari”. Bestalde, KSLren 204. artikuluaren

3. atalak honako hau xedatzen du: “ezin izango dira erabakiak aurkaratu honako

arrazoi hauetan oinarrituta:

147

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!