20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBAREN ORGANOAK: BATZAR OROKORRA

5.10. Batzar orokorrak hartutako erabakiak aurkaratzea.

41. artikulua.– Batzar orokorrak hartutako erabakiak aurkaratzea.

1.– Batzar orokorraren erabakiak aurkaratu ahal izango dira baldin eta legearen nahiz

estatutuen aurkakoak badira edo kooperatibaren kaltetan hartu badira bazkide

baten edo gehiagoren zein hirugarren ez-bazkideen mesedetan.

2.– Erabakia ezin izango da aurkaratu baldin eta, Kapital Sozietateei buruzko Legean

ezarritako baldintzei jarraikiz, hura ondoriorik gabe utzi bada edo beste erabaki

batek baliozkotasunez ordeztu badu, ezta aipatu lege horretan xedatutako beste

kasuetan ere. Aurkaratzeko arrazoia ezaba daitekeenean, merkataritza-arloko

epaitegiak zentzuzko epe bat emango du hori konpontzeko.

3.– Aurkaratze-akzioa honako hauek egikaritu ahal izango dute: bazkideek,

administratzaileek, zaintza-batzordeko kideek edo interes legitimoa duen bazkide

ez den edozein hirugarrenek; aurkaratze-akzioa egikaritzeko aukera urtebetean

iraungiko da, salbu eta erabaki horien karia edo edukia ordena publikoaren

aurkakoak direnean.

4.– Artikulu honen aurreko apartatuan aurreikusitako aurkaratze-akzioa egikaritzeko

iraungipen-epea erabakia hartu zenetik aurrera hasiko da kontatzen; erabaki hori

Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu behar bada, berriz, inskribatzen

den unetik aurrera.

5.– Oro har, Sozietate Kapitalaren Legearen arabera ezarriko da aurkaratzeprozedura.

Salbuespenez, baina, demanda-idatzian aurkaratutako erabakia eten

dadila eskatzeko, exijituko da zaintza-batzordeak berak edo ondoren azaltzen den

ordezkaritza duten pertsonek eskatzea:bazkideen ehuneko hamar ordezkatzen

duten pertsonek, kooperatibak 50 bazkide baino gehiago badu; bazkideen ehuneko

hamabost ordezkatzen dutenek, kooperatibak 10 eta 50 arteko bazkide baditu, eta

bazkideen ehuneko hogei ordezkatzen dutenek, kooperatibak 10 bazkide baino

gutxiago badu.

6.– Aurkaratze-akzioaren baiespen-epaiak bazkide guztiengan izango du eragina,

baina ez die eragingo aurkaratutako erabakiaren ondorioz hirugarren ez-bazkide

onustedunek lortutako eskubideei. Aurkaratutako erabakia Euskadiko Kooperatiben

Erregistroan jasota badago, epaiak inskripzio horren ezereztea aginduko du.

5.10.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

a) Alderdi berritzaile gisa, adierazi behar da, EKLren zioen azalpenean bertan adierazten

denez, kapital-sozietateen oraintsuko erregulazioan erabakiak aurkaratzeko

ezarritako irizpidea hartu dela, honako hauei gagozkiela: kasuak, legitimazioa, epeak

eta horien iraungipena; eta hori guztia enpresa kooperatiboen trafiko juridikoaren

segurtasunaren alde, neurri horrekin ez baita inolako berezitasun kooperatiborik

arriskuan jartzen.

b) Kapital-sozietateen esparruan, gobernu korporatiboa hobetzeko Kapital Sozietateen

145

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!