20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBAREN ORGANOAK: BATZAR OROKORRA

non delegatuak erabateko eskumena daukan eta hura aukeratu duen prestatze-

-biltzarrean agertu diren jarrera eta irizpideei ere muzin egin diezaiekeen. Gure

iritziz, aginte fakultatiboa baztertu egin behar da. Eta beste bi ereduen artean,

nahitaezko edo aginduzko ereduaren alde egiten dugu, inguruabarren funtsezko

aldaketarik izan ezean. Ildo horretan, delegatuen batzar orokorrak ebaluatu eta

deklaratu behar du funtsezko aldaketa, estatutuei erreparaturik, betiere aztertzen

diren inguruabarrak prestatze-biltzarra egin denetik batzarra egiten denera arte

doan aldian gertatu badira.

Agintaldiaren iraupenari dagokionez, Estatuko Kooperatibei buruzko Legeak ez

bezala -horrek, gehienez ere, hiru urtera mugatzen du agintaldia-, EKLk ez du

mugarik ezartzen. Gure irizpidearen arabera, aukerarik onena urtebeteko muga

ezartzea litzateke, delegatua berriz hautatu ahal izateari kalterik egin gabe. Hau da,

delegatuak prestatze-biltzarretan aukeratuko lirateke, urteko ohiko batzar orokorra

egiten den egunetik hurrengo ohiko batzarrerako deialdia egiten den egunera arteko

aldian. Horretarako, egiten diren batzar guztietara, baita ezohiko batzarretara ere,

joan beharko lukete delegatu gisa, batzar bakoitzaren aurretik egiten diren prestatzebiltzarretan

emandako aginduzko jarraibide bereziei men eginda.

c) Arau osagarri aplikagarriak

Gainera, prestatze-biltzarrak direla eta, kontuan izan behar dugu iruzkin honen xede

den artikuluan eta kooperatibaren estatutuetan arautzen ez den guztiari dagokionez,

oro har, batzar orokorrarentzat xedatutakoak aplikatuko direla. Xedapen horiei

erreparaturik, egokia da kooperatibako kideek gogoeta egin dezaten, kasuan-kasuan,

aipatutako arauak prestatze-biltzarretan araututako ereduarekin bat ote datozen,

besteak beste, bertaratze-quorumarekin, ordezkaritzarekin, bileraren aktaren

onarpenarekin edo informazio-eskubidearen erabilerarekin, edo, bestela, arauak

oso behartuta dauden; azken kasu horretan, komenigarria litzateke lehen esandako

alderdiak berariaz arautzea kooperatibaren estatutuetan.

Arauaren esanahi praktikoari dagokionez, adierazi behar da, azaldutako guztia

kontuan hartuta, kooperatiba dela haren hartzaile nagusia, eta, hortaz, estatutuetan

araututakoaren bidez, kooperatiba bakoitzaren egoerara eta beharretara egokitutako

araubide aplikagarria zehaztu beharko duela, legean xedatutakoa betez eta bazkideen

eskubideak eta printzipio kooperatiboak behar bezala errespetatuz.

5.9.3. Beste arau aplikagarri batzuk

Gai horri EKLren 40. artikulua eta kooperatiba bakoitzaren estatutuetan jasotako

erregulazioa aplikatuko zaizkio, legearen jarraibideen arabera; izan ere, Euskal Autonomia

Erkidegoko legegileak gutxienekoen araudia hobetsi du, hizpide darabilgun gaia estatutuen

autoerregulazioaren esku utzita. Artikulu horretan eta kooperatiba bakoitzaren estatutuetan

arautzen ez den guztiaz denaz bezainbatean, batzar orokorrarentzat ezarritako arauak beteko

dira, eta, beraz, arau subsidiario edo osagarri gisa ez da aplikatuko Kooperatibei buruzko

27/1999 Legea, eta, bereziki, haren 30. artikuluak jasotako aurreikuspenak.

144

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!