20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBAREN ORGANOAK: BATZAR OROKORRA

quorumak saihesteko, edo, behintzat, quorum horiek batzar orokorra eratzeko

legeak arautzen dituenak baino txikiagoak izan ez daitezen.

3. Delegatuak aukeratzeko arauak: delegatuen kopurua eta delegatuen botoen

kopurua.

Hauek dira EKLk ezartzen dituen aginduzko xedapen bakarrak:

a) Delegatuek bazkideak izan behar dute.

b) Prestatze-biltzar bakoitzak aukeratu beharreko delegatu-kopurua eta

horiek batzar orokorrean duten boto-kopurua arautzeko, estatutuek

proportzionaltasun-irizpideei jarraitu beharko diete nahitaez. Horren

adibide bat izango litzateke estatutuetan arautzea delegatu izateko

beharrezkoa izango dela, hasiera batean, une horretan prestatzebiltzarrean

dauden eta ordezkaturik dauden bazkideek emandako baliozko

botoen ehuneko 10, gutxienez, baina ehuneko 20 baino gutxiago lortzea,

eta delegatu bakoitzak batzarrean emandako botoak delegatu horrek

ordezkatzen dituen bazkideen balio bera izango duela. Boto-atalase

hori gainditzen duten ordezkariek edo ordezkari izendatzeko behar

diren gutxieneko botoak lortzen ez dituzten hautagaiek, bozketa amaitu

ondoren, honako hauek egin ahalko dituzte: (i) jasotako botoak hautatua

izan ez den beste hautagai bati eman, delegatu gisa hautatua izan dadin,

edo (ii) botoak hautetsia izan den delegatu bati laga, betiere, arestian

esandako boto-kopurura iritsi ez bada eta, beraz, jasotako botoen kopurua

handituko du. Horrez gain, prestatze-biltzarrean, ehuneko 10eko atalasera

iritsi ez diren gutxiengoen mesedetan eta halakoek eskatuta, baimena

emango da gutxiengoek delegatu berezi eta gehigarria bat izenda dezaten

eta horrek boto guztiak jasoko ditu, baterakorrak ez izan arren, botoak

idatziz adierazi eta emateko, banan-banan, bakoitzaren edukiaren arabera,

delegatuen batzarrean.

Estatutuetan arautzen diren delegatuen hautaketari buruzko beste gai

batzuen artean, nabarmendu behar da hainbat baldintza betetzea eskatu

ohi dela, besteak beste, hautagai gisa aurkeztu izana, dela batzarra egin

baino lehenagoko epe baten barruan, dela batzarra hasi aurretik; prestatzebiltzarrean

parte-hartzea, kooperatibako organoetan (artezkaritzakontseilua,

errekurtso-batzordea, zaintza-batzordea) kargurik ez izatea;

aztergaien zerrendako gaien inguruko iritzia agertzea; eta, batzuetan,

gutxieneko antzinatasuna izatea kooperatiban. Ikuspegi praktikotik,

komeni da ordezko delegatuak ere aukeratzea, badaezpada, delegaturen

batek batzarrera joaterik ez badauka.

4. Agintearen izaera eta iraupena.

Estatutuetan nahitaez arautu beharreko beste gai bat agintearen izaera da.

Aginte hori nahitaezkoa izan daiteke, hau da, ezinbestean bete beharrekoa;

indikatiboa izan daiteke, non, muga batzuen barruan, delegatuak lan egiteko

tartea daukan bere eskumena erabili ahal izateko; edo fakultatiboa izan daiteke,

143

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!