20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBAREN ORGANOAK: BATZAR OROKORRA

ohikoa eta baliagarria da batzarrak berak aztergaien zerrendako puntu bat erabiltzea

ahalmenak emateko, eta hori, arruntean, era solidarioan egin ohi da artezkaritzakontseiluko

buruaren eta idazkariaren alde, erabakiak eskrituratu eta erregistroan

aurkezteko, edo, hala badagokio, erregistroak galdatzen dituen zuzenketa eta

aldaketa oro egiteko.

g) Arauaren esanahi praktikoari dagokionez, adierazi behar da hartzaile nagusiak

honako hauek direla: batzarreko idazkaria, akta idazteaz arduratzen den aldetik, eta

batzarburua, oniritzia eman behar duena delako, bai eta batzarra bera ere, bileraren

amaieran akta onartzea erabakitzen bada, aztergaien zerrendako azkena jasota, edo

batzarrak hautaturiko bi bazkide, akta batzarra egin eta 15 egunera onartzen bada.

Administrazio-organoko kideak ere aipatu behar dira hartzaile nabarmen gisa, haiei

baitagokie aktaren testu osoaren edo batzarrean hartutako erabakien ziurtagiriak

sinatzea, bai eta horiek eskatu dituzten bazkideak ere.

5.8.3. Beste arau aplikagarri batzuk

Beste arau aplikagarri batzuei dagokienez, artikuluak berak merkataritza-erregistroaren

erregelamenduaren araudira jotzen du, bertaratutakoen zerrenda fitxategi bidez osatzeko

edo euskarri informatikoren batean jasotzeko (MEEren 98.2 artikulua). Gainera, sozietateen

erregulazioan ezarritako irizpidea kontuan hartuta, eta aukera hori EKEEren 51.1 artikuluak

berariaz onartzen duela aintzat hartuta, gure iritziz, batzarraren akta egin dezan, notarioa

eskatzeko aukerari buruzko erregulaziorik ez badago EKLn, Estatuko Kooperatiben Legearen

29.4 artikuluak jasotako xedapenarekin ordeztu behar da; izan ere, artikulu horretan, alde

batetik, administratzaileen betebeharra jasotzen da notarioaren presentzia eskatzeko, hauxe

baitio: “artezkaritza-kontseiluak notarioaren presentzia eskatu ahalko du batzarraren akta

egin dezan, eta hala egin beharko du baldin eta, bilkura egiteko finkatu den eguna baino zazpi

egun lehenago, gutxienez, bazkide guztien ehuneko hamarra ordezkatzen duten bazkideek

hala eskatzen badute”. Eta, bestetik, notario-aktaren ondorioei dagokienez, honako hau

ezartzen du: “Notarioaren aktak ez du onarpenaren izapidea bete beharko, eta batzarraren

aktatzat hartuko da”.

5.9. Delegatuen batzarra

40. artikulua.– Delegatuen batzarra.

1.– Batzar orokorra prestatze-biltzarretan aukeratutako bazkide-delegatuen batzar gisa

sortzeko aukera jaso ahal izango da estatutuetan, baldin eta kooperatibak bostehun

bazkide baino gehiago baldin baditu edo batzar orokorrean bazkide guztiak egotea

modu larrian eta etengabe oztopatzen duten gorabeherak gertatzen badira.

2.– Estatutuetan berariaz erregulatuta egon beharko dira ondorengo alderdi hauek:

bazkideak prestatze-biltzar batera edo bestera joateko irizpideak, deialdien eta

osaeraren araubidea, delegatuak aukeratzeko arauak (beti bazkideak izan beharko

dute), batzar nagusian bakoitzak izango duen boto kopurua eta emango zaien

agintearen izaera eta iraupena.

140

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!