20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBAREN ORGANOAK: BATZAR OROKORRA

5.8.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

a) Indarrean dagoen testuak 1993ko araudiaren jarraibideei men egiten die. Araudi

horrek xehe-xehe jaso zituen batzar orokorraren aktari buruzko ia gai guztiak. Ildo

horretan, 11/2019 Legeak honako hauek arautzen ditu: batzar orokorraren aktaren

beharrezko edukia, akta onartzeko dauden aukerak, bertaratutakoek batzarraren

erabakien ziurtagiriak eskatzeko eskubidea, erabakien betearazgarritasuna eta

inskriba daitezkeen erabakiak Kooperatiben Erregistroan aurkezteko epea.

b) Aurreko araudiarekin alderatuta, ezin dugu esan funtsezko berrikuntzarik dagoenik.

1 d) atalean soilik, aktaren beharrezko edukiari dagokionez, aipatzen da, hala

badagokio, batzarra hirugarren deialdian egin den ala ez adierazi behar dela, lege

berriak aukera hori jasotzen baitu orain irakaskuntza-kooperatibentzat, lehenago

kontsumo- eta nekazaritza- eta elikagaigintza-kooperatibentzat baimenduta zegoen

moduan. Beste alde batetik, 4. atalean, bertaratutakoek batzarraren erabakien

ziurtagiriak eskatzeko eskubideaz diharduenean, argitu da idazkariak emango dituela

ziurtagiri horiek, batzarburuaren edo, hala badagokio, administratzaile bakarraren

oniritziarekin.

c) Aurrekoa azaldu ondoren, nabarmendu behar dugu notario-aktaren aukerari buruzko

lege-arauketaren hutsunea sumatu dugula –Kapital Sozietateen Legearen 203.

artikuluan eta Kooperatiben Legearen 29.4 artikuluan xedatutakoaren antzekoa−

oso baliagarria delako bazkideen artean adostasunik ez badago. Hala ere, horrek ez

du esan nahi notario-aktarik jaso ezin denik bilkuran. Izan ere, aukera hori berenberegi

onartzen du EKEEren 51.1 artikuluak, honako hau adierazten duenean:

“Batzarreko aktari buruz notarioak egindako egiaztapenarekin, notarioaren

aktaren kopia baimenduarekin nahiz eskritura publikoarekin ere inskriba daiteke

–administratzaileen− izendapena”.

5.8.2. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

a) EKLren 39.1 artikuluan agertzen diren aipamen guztiak aginduzkoak dira, eta, beraz,

batzar nagusiko idazkariak idatzi behar duen aktaren gutxieneko edukia osatzen dute,

idazkariak beste batzuk ere gehitu behar edo gehitu ahal izateari kalterik egin gabe,

bere ekimenez eginda edo estatutuetan arautzen direlako. Horren adibide esanguratsu

bat dugu bazkideen mintzaldiena: interesdunek berariaz eskatutakoak baino ez ditu

aktara transkribatzeko betebeharra ezartzen EKLk, baina, hala eskatzen ez bada,

idazkariak aukera izango du, iritzira, bazkideen mintzaldi edo parte-hartze guztien

erreferentzia laburra egiteko edo, bestela, ohiko esapidea erabiltzeko idazketan:

“bazkideek parte hartu ondoren, erabakia bozkatu da, eta ondoko emaitzaz onartu

da”. Gainera, EKL berrian, aurrekoan bezala, iruzkinaren xede den manuan ez

dago aktan jaso beharreko lege-aipamen guztien zerrenda osoa. Hala, zerrendan ez

dago letradu aholkulariaren irizpena jasotzeari buruz 77.2 artikuluak egiten duen

aipamena, Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskriba daitezkeen batzar nagusiak

edo artezkaritza-kontseiluak hartutako erabakiak zuzenbidearekin bat datozen ala ez

zehaztuz.

138

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!