20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBAREN ORGANOAK: BATZAR OROKORRA

aipamenik egin ezean, zalantza geratuko litzateke “baliozko moduan emandako

botoak” esapidearen barruan boto zuriak sartzen diren ala ez; gure ustez, boto zuriak

ez dira zenbatu behar, 38.1 artikuluan egindako zehaztapena atal honi ere aplika

dakiokeelako: “Ondorio horietarako (hau da, erabakiak hartzerakoan), ez dira boto

zuriak eta abstentzioak zenbatuko”.

5.7.2. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

a) EKLk, kooperatibei buruzko gainerako legeek bezala, legean eta estatutuetan

araututako gehiengo jakin batzuk ateratzea eskatzen du, bozkatu beharreko erabakiak

onartutzat jo ahal izateko.

b) EKLk ezartzen du, arau orokor gisa, batzarraren erabakiak balio osoz emandako

botoen erdiaren baino gehiagoren bidez hartuko direla, ondore horietarako boto

zuriak eta abstentzioak zenbatu gabe (38.1 artikulua). Hala ere, sozietatearen

bizitzaren kasu berezi jakin batzuei eragiten dieten erabakiak onartu behar direnean,

hala nola transformazioa, bat-egitea, zatiketa eta desegitea, emandako baliozko

botoen bi herenak beharko dira (boto baliogabeak, boto zuriak eta abstentzioak

zenbatu gabe), betiere bertaratutako eta ordezkatutako botoen kopurua kooperatiban

dauden guztizko botoen ehuneko hirurogeita hamabostetik beherakoa bada. Beraz,

ohartu gaitezen erabakiak hartzeko ere ez dela beharrezkoa gehiengo indartua baliatzea,

kooperatibaren boto guztien ehuneko hirurogeita hamabosteko quoruma dagoenean.

Kasu horretan, akordioa onartzeko, nahikoa izango da 38.1 artikuluak ezarritako

gehiengoa izatea. Era berean, kontuan hartu beharko da manuan jasotako erabakien

zerrenda ez dela itxia, EKLren beste artikulu batzuetan ere gehiengo hori eskatzen baita:

adibidez, legearen 92.5 artikuluak honako hau arautzen du: “Desegindako kooperatiba

berriro jarri ahal izango da jardunean, desegiteko arrazoia desagertzen baldin bada eta

bazkideen ekarpenak itzultzen hasi ez bada. Horretarako, beharrezkoa izango da batzar

orokorraren erabakia, 38.2 artikuluan aurreikusitako gehiengoaren bitartez”.

c) Legean finkatutako gehiengoak eta ehunekoak ezin dira estatutuetan murriztu,

nahiz eta posiblea den, bai ohiko akordioetan, bai kooperatibaren bizitzan garrantzi

berezia duten kasuetan, beti edo kasu jakin batzuetarako eska daitekeen gehiengoa

handitzea, eta garrantzi bereziko erabakien kasuan, gehiengo indartua eskatzeko

ala ez eskatzeko behar den bertaratze-quoruma ere handitu daiteke. Gaur egun, ez

dago gehieneko mugarik gehiengoak handitzeko orduan, nahiz eta, sozietateetan

gehiengoak erabakitzeko printzipioak agintzen duenez, ahobatezkotasuna edo ia

ahobatezkotasunaren baliokidea den hain ehuneko handia eskatu ezin den.

d) Arauaren esanahi praktikoari dagokionez, adierazi behar da haren hartzaile nagusia

kooperatiba dela; izan ere, manuak aukera ematen dio, estatutuetan araututa, araubide

berezia taxutzeko, legean finkatutako gehiengoak eta ehunekoak errespetatuz,

estatutuetan ezin baitira murriztu, lehen adierazi den bezala.

5.7.3. Beste arau aplikagarri batzuk

136

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!