20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBAREN ORGANOAK: BATZAR OROKORRA

gutxiagoko muga orokorrari eutsi zaio kooperatiba-jarduera osorik egiten ez duten

bazkideentzat, baina 4/1993 Legean araututako taldeei (bazkide laguntzaileak,

bazkide ez-aktiboak eta ez-erabiltzaileak eta iraupen jakineko lotura duten

bazkideak), oraingo legean, eszedentzian dauden bazkideena gehitu zaie; izan ere,

legearen 31. artikuluan arautzen dira, bazkide ez-aktiboekin eta ez-erabiltzaileekin

batera eta, beraz, kooperatibak kontuan hartu beharko du bazkideen kategoria hori,

estatus arruntaz bestelako bazkide guztiek ez dezaten gainditu legezko boto-muga.

c) Era berean, teknologia berriak erabiltzeko aukera gehitu da (bideokonferentzia edo

irudiaren eta soinuaren noranzko biko eta aldi bereko komunikazioa eta ikusizko,

entzunezko eta ahozko elkarreragina ahalbidetzen duen antzeko beste sistemaren

bat erabiliz), sozietate-partaidetza errazteko akordioak hartzean. Hori dela eta,

lege-testu berriak berariaz arautzen du estatutuek prozedura telematikoen bidezko

bozketak egiteko prozedura, baldintzak eta betekizunak ezarri ahal izango dituztela.

5.6.2. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

a) Kooperatibako bazkidearen boto-eskubidea ezin indargabetuzkoa da, eta bazkide

bat, boto bat arau orokorraren mende dago sozietate-mota horietan indarrean

dagoen printzipio demokratikoan oinarrituta, nahiz eta arau horrek gero eta

salbuespen gehiago onartzen dituen. Ildo horretan, 11/2019 Legean, lehen mailako

kooperatibentzat xedatutako arau orokorra “bazkide bat, boto bat” tradiziozko araua

da (37.1 artikulua). Hala ere, legegileak onartu du, baldintza murriztaileetan, boto

plurala ezartzeko aukera, betiere honako baldintza hauek betetzen badira:

1. Estatutu-xedapen berariazko bat egotea hori txertatzeko.

2. Xedapen hori kooperatibetara, kooperatibek kontrolatutako sozietateetara eta

erakunde publikoetara mugatzea; izan ere, salbuespen hori dela bide, izaera

kooperatiboa urratu gabe, pertsona juridiko horien parte-hartzea sustatu nahi

da, eta horrela, kooperatiba-erakunde berrien sorrera sustatzea eta lehendik

daudenak sendotzea.

3. Estatutuek boto-eskubidearen proportzionaltasun-irizpideak argi eta garbi

ezartzea, kontuan hartuta, alde batetik, boto-eskubideak proportzionala izan

behar duela sozietatearekiko kooperatiba-jarduerarekin edo lankidetzaren

esparruan jarduera horren osagarri diren prestazioekin, eta, bestetik, kooperatibasozietatea

ez den bazkide baten boto-kopurua ezingo dela izan boto guztien

herena baino handiagoa (37.2 artikulua).

b) Beste alde batetik, bigarren mailako kooperatibetan, boto plurala da arau orokorra:

proportzionala kooperatiba-jarduerako parte hartzearekin edo bazkide-kopuruarekin

(nahiz eta irizpide horiek ez diren berariaz jasotzen EKLren 149. artikuluaren azken

bertsioan, ulertu behar da estatutuek, kooperatibak zuzendu behar dituzten printzipioei

egokitutako irtenbidea hartzeko, horietako baten alde egin behar dutela: Kooperatiben

Legearen 26.6 artikulua ere ildo horretakoa da). Kreditu-kooperatibetan, legeak ez

du boto plurala emateko aukera ezartzen; aitzitik, estatutu-arauketa behar da. Gai

132

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!