20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBAREN ORGANOAK: BATZAR OROKORRA

du ordezkaritzaren bidez parte-hartzea, aztergaien zerrenda ezagutzea ezinezkoa

delako, definizioz, batzarraren garapenean jorratuko baita.

Aipatu dugun hirugarren mugaren salbuespen gisa, baldin eta estatutuetan hala

gaitu bada kontsumo-kooperatibetan, etxebizitzen kooperatibetan, irakaskuntza-,

nekazaritza- eta elikagaigintza-kooperatibetan eta familia-beharrak asetzea helburu

duten beste edozein kooperatibatan, bazkidearen ezkontideak edo jarduteko gaitasun

osoa duen beste senide edo legezko tutore batek ordezka dezakete bazkidea batzar

orokorrean. Kasu horretan, estatutuek zehaztu beharko dute bazkidea ordezka

dezaketen senideen ahaidetasun-maila, bai eta biltzar-saio bakoitzeko ahal berezia

eskatuko den edo ordezkaritza-idazkia baliozkoa izango den estatutuetan adierazitako

aldi osoan.

Ordezkaritzaren inguruko arau horiek borondatezko izaerari buruzkoak dira.

Legezko ordezkaritzaz denaz bezainbatean, arau horiek ez dira aplikagarriak, eta

kooperatibak ezin dio bertaratzerik eragotzi bazkide baten legezko ordezkariari

arau horietan oinarrituta. Beraz, pertsona juridikoen eta adingabeen edo ezgaituen

legezko ordezkaritza zuzenbide erkideko arau aplikagarrien araberakoa izango da.

d) Batzar orokorraren funtzionamendua artezten duten bi pertsona daude: Batzarburua

eta idazkaria. Batzarburuak eztabaidak zuzendu beharko ditu, batzarraren garapenean

ordenari eutsi beharko dio eta legezko betekizun betetzen direla zaindu beharko du.

Estatutuek izendatutako pertsona izango da batzarburu edo presidentea; eta halakorik

ez badago, administrazio-organoaren burua; eta, administrazio-organorik ez badago,

batzarrak aukeratzen duen bazkidea. Batzarburuaren izendapenaren gaineko

adostasunik ez badago, batzarra ezin da egin (Auzitegi Gorenaren 2000ko urriaren

19ko epaia). Salbuespen gisa, batzarrerako deialdi judizialaren kasuan, epaileak

izendatuko du batzarraren batzarburuaren eginkizunak beteko dituen pertsona.

Batzarburuari idazkariak lagunduko dio eta kargu horren izendapena ere estatutuetan

jasota egongo da, edo, bestela, batzarrera bertaratzen diren bazkideek egiletsiko

dute. Idazkariak batzarraren akta idatziko du, eta akta-liburuan transkribatuko du,

aurrerago ikusiko dugun bezala.

e) Oro har, bozketa-prozedura librea da. Hala ere, bozketa isilpekoa izango da legeak

edo estatutuek hala arautzen badute (sozietatearen karguen hautaketa, hala nola

sozietate-kontseiluaren administratzaileak edo zaintza-batzordeko kideak), edo

bertan dauden eta ordezkatuta dauden bazkideen ehuneko hamarra ordezkatzen duten

bazkideek hala eskatzen badute (kontuan hartu botoen kopuruaz eta kooperatibako

bazkide guztien kopuruaz ez dela ari). Deusezak izango dira aztergaien zerrendan

jasota ez dauden gaiei buruzko erabakiak, non eta lege honek ez duen berariaz

baimentzen erabaki horiek hartzea. Hurrengo artikuluen iruzkinei lotuko gatzaizkie,

batzarreko bozketari buruzko azalpena zabaltzeko, bai eta batzarrean hartutako

erabakien baliozkotasunari eta aurkaratzeari buruzkoetan sakontzeko ere.

5.5.3. Beste arau aplikagarri batzuk

130

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!