20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBAREN ORGANOAK: BATZAR OROKORRA

bideokonferentzia bidezko parte-hartzea onartzen ditu, zenbait baldintza errespetatuz

gero. Beraz, administrazio-organoak batzarra egiteko beste leku bat ezarri ahal izango

du, kooperatibaren egoitza dagoen herria ez dena, estatutuek hala arautzen dutenean,

betiere, erabaki hori justifikatzen duen arrazoirik badago. Hala ere, administrazio-

-organoari halmena eman beharrean batzarra non egin askatasunez erabaki dezan,

estatutuetan ere zehaztu ahal izango dira toki hori erabakitzeko jarraitu beharreko

irizpideak.

Beste aukera bat da batzarrean parte hartzeko aukera izatea bideokonferentzia

bidez edo irudiaren eta soinuaren noranzko biko eta aldi bereko komunikazioa

ahalbidetzen duen antzeko sistemaren baten bidez, betiere ikusizko, entzunezko

eta ahozko elkarreragina bermatuta. Glosa honetan, 37. artikuluan, parte hartzeko

modu horren berezitasunak aztertuko ditugu. Aukera hori estatutuetan gaitu behar

da. Batzarra osorik edo partzialki modu ez-presentzialean egin daiteke, hau da,

bazkide guztiak bide telematikoaren bitartez bertara daitezke ala bazkide batzuek

modu presentzialean parte har dezakete eta besteek bide telematikoen bitartez.

Kasu horietan, batzarraren idazkariak berariaz jaso beharko ditu aktan bazkidearen

nortasuna eta horretarako erabilitako bidea, erabakiak baliozkoak izateko eskatzen

diren gainerako baldintzekin batera.

b) Batzar orokorra kooperatibako bazkideen bilera da; beraz, hasteko, kooperatibako

bazkideei baino ez zaie deituko bertan parte hartzera. Batzar orokorrerako deia egin

zen egunean bazkide ziren pertsonek parte hartu ahal izango dute batzarrean; beraz,

ezin izango dute kooperatibako beste laguntzailerik parte hartu, bazkide ez badira,

edo batzarrerako deialdia egin ondotik bazkidetu badira. Batzarrerako deia egiteko

erabakiak ez du zertan bat etorri akordio horren publizitatearekin, eta lehenengo data

izango da kontuan hartu behar duguna bazkideen bertaratzeko eskubidea zehazteko.

Hala ere, batzarrean beste pertsona batzuk egotea baimendu ahal izango da, baldin eta,

horrela, batzarrean eztabaidatu beharreko gaien azalpena errazten bada. Hala, legeak

aipatzen duenez, administratzaileek nahitaez egon behar dute, nahiz eta, arruntean,

horiek guztiak kooperatibako bazkideak diren eta kooperatibako bazkide gisa parte

hartzen duten, bai eta zuzendariek, kudeatzaileek, teknikariek, eta sozietatearen

jardunbide onean interesa duten gainerako pertsonek ere. Beste edozein pertsona

egotea onar daiteke, batzar orokorraren aldez aurreko baimenarekin, esaterako,

kooperatibako aholkulari juridikoa, kontularia edo kontuen ikuskaria…

Aipatutako pertsona guztiak batzarrera joan badaitezke ere, bazkideak baino ez

dira kontuan hartuko batzarra eratzeko. EKLk quorum bikoitza ezartzen du batzar

orokorra balio osoz eratutzat jo dadin: lehenengo deialdian, botoen gehiengoak (ez

bazkideen gehiengoak) egon behar du bertan edo ordezkatuta; eta bigarren deialdian,

gutxienez, botoen ehuneko hamarra duten bazkideek edo, bestela, ehun botok. Botoen

ehuneko hamarra edo ehun boto eskatzea bi quorumetatik txikienari dagokio; beraz,

tamaina txikiko edo ertaineko kooperatibetan, botoen ehunekoa aplikatuko da, ehun

botoko kopurua, oro har, ehuneko hamar baino handiagoa izango baita. Gutxieneko

eskakizun horiek aginduzkoak dira, eta estatutuek ezin dituzte murriztu; nolanahi

128

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!