20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBAREN ORGANOAK: BATZAR OROKORRA

6.– Estatutuetan izendaturiko pertsona izango da batzar orokorreko mahaiburu;

hori ezin bada izan, administrazio-organoko lehendakaria izango da, eta azken

hau ere ezin bada izan, batzarrak hautatutako bazkidea izango da. Batzarreko

lehendakariaren egitekoak izango dira eztabaidak bideratu, batzarra behar bezala

burutu dadin zaindu eta legezko izapideak betearaztea.

7.– Lehendakariak idazkari baten laguntza izango du, eta hura ere estatutuek edo

batzarrera bildu diren bazkideek izendatuko dute.

8.– Bozketa isilpekoa izango da lege honetan edo estatutuetan aurreikusitako kasuetan

eta bertaratu diren eta ordezkatuak izan diren bazkideen ehuneko hamarrek hala

izan dadila eskatzen duten kasu guztietan.

9.– Gai-zerrendan jaso gabeko gaiei buruzko erabakiek ez dute baliorik izango, lege

honetan dena delako erabakia hartzea espresuki baimentzen den kasuan izan ezik.

10.– Administratzaileek batzar orokorretara joan beharra izango dute. Estatutuek

batzarrera joateko baimena edo agindua eman diezaiekete zuzendari, kudeatzaile

eta teknikariei, bai eta sozietate-gaien martxa onaren gaineko interesa dutenei

ere. Batzar orokorrak beste edozeini ere eman ahal izango dio batzarrean egoteko

baimena.

5.5.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

a) Batzar nagusiaren funtzionamendua, funtsean, ez da aldatu 2019ko EKLren

erregulazioan, eta 1993ko araudian ezarritako manuei jarraitzen die. Egindako

aldaketak bi egoera oso zehatzetara mugatzen dira.

b) Alde batetik, bazkideek batzarrean parte hartu ahal izango dute bideo bidezko

hitzaldi edo bideokonferentzia bidez edo irudiaren eta soinuaren noranzko biko

eta aldi bereko komunikazioa ahalbidetzen duen antzeko sistemaren baten bidez,

betiere ikusizko, entzunezko eta ahozko elkarreragina bermatuta. Egoera hori

berariaz jaso beharko da batzarraren aktan. Administrazio-organoari esleitu zaio

modu ez-presentzialean bertaratzeko sistemaren antolaketa; modu horretara, bazkide

guztiek bertaratzea bermatuko da, horien nortasuna egiaztatuz, eta boto-eskubidea

egikaritzea eta horren konfidentzialtasuna ahalbidetuko da.

c) Bestalde, irakaskuntza-kooperatibak eta elikagaien kooperatibak gehitu dira

kooperatiben zerrendan (kontsumoa, nekazaritza-kooperatibak eta familia-beharrak

asetzen dituztenak), gainerako kooperatibez bestelako arauak har ditzaketenak, hala

nola batzar orokorraren hirugarren deialdia arautzea, bertaratutako edo ordezkatutako

bazkide-kopurua edozein dela ere, edo bazkideek ordezkaritza baliatzeko aukera

izatea gertuko senideen edo legezko tutoreen eskutik.

5.5.2. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

a) EKLk batzar orokorra non egingo den finkatzeko irizpide gisa kooperatibaren

egoitza ezartzen du. Hala, batzarra sozietatearen egoitza dagoen herrian egitea

arautzen da. Hala ere, arau orokor horrek estatutuetan jasotako salbuespenak eta

127

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!