20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBAREN ORGANOAK: BATZAR OROKORRA

batzarrean bertan hartzen diren erabakiak baliorik gabe utzi dezaketelako. Gainera,

zenbait erabakik, hala nola estatutuak aldatzeak, kooperatibaren bat-egiteak eta

zatiketak eta kooperatiba desegiteak, aurrerago aztertuko ditugun publizitate-

-eskakizun gehigarriak ekar ditzakete. Deialdi-baldintzak ez betetzeagatiko

deuseztasun-arrazoiak organo judizialak edo arbitraje-organoak aztertuko ditu,

aurkaratzekotan, edo Kooperatiben Erregistroko arduradunak, batzarrean hartutako

erabakiak erregistro horretan inskribatzen badira.

g) Batzar orokorretarako deialdiari eta publizitateari buruzko aurreko arauen salbuespen

gisa, batzar orokor unibertsalak egitea onartzen da, aldez aurreko deialdirik egin

gabe. Deialdiaren baldintzak bazkideen eskubideak babesteko ezarri direnez, ez dira

urratzen bazkide guztiak bertan badaude eta batzarra adostasunez egitea erabakitzen

badute. Batzar orokorra unibertsala izango da deialdi formala beharrezkoa ez denean,

kooperatibako bazkide guztiak bertan daudelako edo ordezkatuta daudelako. Hau

da, batzarra baliozkoa izango da bazkide guztiek aho batez batzar orokor unibertsala

eratzea erabakitzen badute. Batzar unibertsala baliozkoa izan dadin, bazkide guztiak

egon behar dira bertan edo ordezkatuta, eta aztergaien zerrenda eta batzarrera joan

direnen zerrenda onartu eta sinatu behar dituzte. Sinadura hori ez da batzarraren aktan

agerrarazi behar den sinaduraren berdina, eta batzarra egin aurretik sinatu behar da.

Horrela eratutako batzarra ohikoa edo ezohikoa izan daiteke. Batzar unibertsala hasi

ondoren, ez da beharrezkoa bazkide guztiak batzar hori amaitu arte egotea.

5.4.3. Beste arau aplikagarri batzuk

Hedaduraz, aplikagarria izan daiteke Estatuko Kooperatiben 27/1999 Legearen 24.1

artikulua, batzar baterako deialdian iragarri eta gero batzarra egiteko epea zenbatzeari

dagokionez. Beste alde batetik, KSLren 166. artikulutik 178.era bitartekoek batzar

orokorraren deialdiaren erregulazioa osa dezakete, kooperatiba-sozietatearen izaerarekin

bateraezinak ez diren heinean, batez ere, informazioaren eta komunikazioaren teknologien

erabilerari dagokionez.

5.5. Batzar orokorraren funtzionamendua

36. artikulua.– Funtzionamendua.

1.– Batzar nagusia, unibertsala ez bada behintzat, modu presentzialean, sozietatearen

egoitza dagoen udalerrian egin beharko da. Bestela egitea justifikatzen duen

arrazoiren bat dagoenean, estatutuetan finkatu ahal izango dira, oro har, bilera

egiteko beste leku batzuk, edo administratzaileek erabili beharreko irizpideak bilera

zein lekutan egingo den erabakitzeko.

Horrez gain, estatutuetan aurreikusi ahal izango da batzar nagusiak, osorik edo

partzialki, modu telematikoan egitea edo teknologiak aukera ematen duen antzeko

beste edozein sistemaren bidez.

Administrazio-organoak ezarriko du modu ez-presentzialean bertaratzeko sistema

eta bermatuko du:

125

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!