20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBAREN ORGANOAK: BATZAR OROKORRA

ezohiko batzarrerako deia, eta edozein unetan egin ahalko du, epe jakin bati men egin

gabe. Administrazio-organoaren ekimenez gain, zaintza-batzordeak edo, gutxienez,

boto guztien ehuneko hogei ordezkatzen duten bazkideek ezohiko batzarra deitzeko

eskatu ahal izango diote administrazio-organoari. Bazkideen errekerimendu horrek,

gainera, sinesgarria izan beharko du, eta aztergaien zerrenda eduki beharko du,

eztabaidatu beharreko gaiak eta proposamenak jasota.

Jarraian, hogeita hamar eguneko epea ematen zaio administrazio-organoari

errekerimenduari erantzun diezaion, eskaera jaso zuenetik zenbatzen hasita, eta

ezohiko batzarrerako deia egin dezan. Administrazio-organoak eskaerari jaramonik

egiten ez badio, ezohiko batzarrerako deialdia era judizialean egin daiteke, ohiko

batzarrerako aurreikusitako betekizunen arabera; hau da, ez da beharrezkoa

izango botoen ehuneko hogei ordezkatzen duten bazkideek eskaera egitea. Bada,

bazkideetatik edozeinek eskatu ahal izango dio sozietatearen egoitzari dagokion

merkataritza-arloko epaitegiari ezohiko batzarrerako deialdia egin eta batzarra egin

dezala. Dena dela, administrazio-organoak errekerimenduari jaramonik egiten ez

badio, zaintza-batzordeak ere dei dezake batzarra (EKLren 56.1.c) artikulua).

c) Edozein batzar behar besteko aurrerapenaz deitu behar da, baina ez gehiegizko

aurrerapenaz. Zehazki, deialdia batzarra egin baino, gutxienez, hamar egun lehenago

eta, gehienez, hirurogei egun lehenago argitaratuko da. Egun baliodunak bakarrik

zenbatuko dira, jaiegunak alde batera utzita. Bestalde, EKLren isiltasunaren aurrean,

uler daiteke (Kooperatibei buruzko 27/1999 Legearen 24.1 artikuluaren irizpideari

jarraiki) epea zenbatzeko orduan ez dela kontuan hartuko ez iragarkia argitaratu,

bidali edo argitaratzen den eguna, ez eta batzarra egiten den eguna ere.

d) Deialdia baliozkoa izango da haren edukiak baldintza batzuk betetzen baditu.

EKLk deialdiaren gutxieneko edukia ezartzen du: bileraren data, ordua eta tokia;

lehenengo eta bigarren deialdia eta horien artean egongo den denbora, gutxienez,

ordu erdikoa; aztergaien zerrenda, aztertu beharreko gaiak argi, zehatz eta behar

bezain xehe adierazita; aztergaien zerrendako alderdiei lotutako dokumentazioa

aztertzeko bazkide guztiek duten eskubidea, sozietatearen egoitzan eta, halakorik

balego, sozietatearen intraneten.

Hala ere, deialdian proposatutako aztergaien zerrenda ez da gaien zerrenda itxia;

izan ere, batzarra egin baino lehen aldatzea onartuta dago, baldin eta boto guztien

ehuneko hamar baino gehiago ordezkatzen duten bazkideek hala eskatzen badute,

administrazio-organoari zuzendutako idazki batean eta deialdia iragarri eta hurrengo

bost egunetan. Horrela, aztergaien zerrenda berria aldatu eta argitaratuko da,

legeak eskatzen duen publizitatea emanda, gutxienez, batzarra egin baino lau egun

lehenago eta, edonola ere, batzarra ezin izango da atzeratu. Gomendagarria dirudi,

beraz, batzarra legeak ezartzen duen hamar eguneko gutxieneko aurrerapenaz baino

denbora luzeagoz deitzea, bestela, administrazio-organoak zailtasun handiak izango

baititu legezko epeak betetzeko, aztergaien zerrenda handitzea eskatzen bada.

e) Deialdiaren publizitatea bazkide guztiengana iritsi behar da. Horretarako, EKLk

123

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!