20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBAREN ORGANOAK: BATZAR OROKORRA

dio batzar orokorra egin behar dela sei hilabeteko epearen barruan. Hau da, ez da

nahikoa epe horren buruan deialdia egitea, batzarra ere egin behar da.

c) Bestalde, arlo judizialean gertatu diren aldaketen arabera, EKLk orain sozietatearen

egoitzaren merkataritza-arloko epaitegia darabil batzar orokorraren deialdiaren

inguruan sortzen diren gatazkak ebazteko organo judizial gisa, eta alde batera utzi

du lehen auzialdiko epailea, gaur egun eskuduna ez delarik.

d) Azkenik, EKLn barneratu dira informazioaren eta komunikazioaren teknologiek

eskaintzen dituzten bitartekoak kooperatibaren batzarrerako deialdia ezagutarazteko.

Hala, aukera ematen da banakako eta idatzizko beste komunikabide batzuk

erabiltzeko, iragarkiak egunkari digitaletan egiteko aukera edo webgune korporatibo

bat sortzekoa, batzar orokorraren deialdia argitaratzeko eta/edo deialdia egiteko.

5.4.2. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

a) Ohiko batzar orokorrerako deialdia kooperatibako administrazio-organoak egin

beharko du, sozietatearen ekitaldia itxi eta hurrengo sei hilabeteetan. Are gehiago,

ohiko batzar orokorra egin beharko litzateke epe horren barruan. Aurreko legerian,

sozietatearen ekitaldia ixten zenetik sei hilabeteko epea arautzen zen ohiko batzar

orokorrerako deialdia egiteko, baina ez zen berariaz aipatzen batzarra epe horren

barruan egin behar zenik. Orain, EKLk dio batzar orokorra sei hilabeteko epearen

barruan egin behar dela, kapital-sozietateen legeriaren manuei jarraituz. Hau da, ez

da nahikoa deialdia epe horretan egitea; batzarra ere egin behar da.

Epe hori igaro eta batzarra egin ez bada eta deialdia ere bidali ez bada, edozein

bazkidek eska diezaioke kooperatibako administrazio-organoari, notario bidez edo

bestelako bide egiaztagarri baten bidez, deialdia egin dezan. Hala, errekerimendua jaso

eta hamabost eguneko epean deialdia egiten ez badute, zeinahi bazkidek sozietatearen

egoitzari dagokion merkataritza-arloko epaitegiari eskatu ahalko dio deialdia egin

dezan. Esandako epaitegiak batzarrerako deialdia egin beharko du, eta batzar horretako

buru nor izango den izendatuko. Ildo horretan, EKLk zehazten duenez, batzar orokor

horrek, epez kanpo deitzen bada ere, ez du ohiko izaera galduko.

Era berean, EKLren 56.1.c) artikuluaren arabera, zaintza-batzordeak batzar

orokorrerako deia egin dezake, hala badagokio, kooperatibaren intereserako

beharrezkotzat jotzen duenean, baldin eta administrazio-organoak, legez ezarritako

epeetan, bazkideek aldez aurretik egindako eskaerari jaramonik egin ez badio.

Teorian, behintzat, deialdi hori bat etor daiteke deialdi judizialarekin, legeak ez

baitu bikoiztasun hori konpontzeko tresnarik arautu. Praktikan, ziurrenik, zaintzabatzordera

joko da lehenik, kooperatiban halakorik badago, eta, irtenbide hori izan

ezean, auzibidera joko da. EKLren 56. artikuluaren iruzkinari lotzen gatzaizkio,

aukera horren azalpen zehatzagoaz jakiteko.

b) Ezohiko batzar orokorrerako deialdiari gagozkiola, deialdia egiteko legitimazioa

ez dator bat ohiko batzarrerako ikusi dugunarekin. Ohiko batzar orokorrarekin

gertatzen den bezala, kooperatibako administrazio-organoak egin beharko du

122

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!