20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBAREN ORGANOAK: BATZAR OROKORRA

e) Gainera, batzar orokorrak ezin die beste sozietate-organo batzuei eskuordetu era

esklusiboan esleitzen zaizkion gaiei buruzko erabakiak hartzea. Eta, jakina, batzarra

gai horiei buruzko erabakiak hartzeko organo eskudun bakarra denez, deuseza

izango da beste sozietate-organo batek gai horiek jorratzen dituen edozein erabaki,

edo batzarraz bestelako organo bati edo batzuei eginkizun horietakoren bat agintzen

dien edozein estatutu-arau. Salbuespen gisa, EELren 33.2.g) artikuluan jasotako

integrazio kooperatiboko prozesuak direnean, beste organo batzuei eskuordetzea

onartzen da, batez ere, administrazio-organoari. Irakurlea EKLren 152.etik 154.era

bitarteko artikuluen iruzkinetara igorriko dugu, salbuespen hori zehatzago azaltzeko.

5.2.3. Beste arau aplikagarri batzuk

Estatuko legeak ez dakar berrikuntzarik, eta EELk arlo horretan ezarritako erregulazioa

ere ez du osatzen.

5.3. Batzar orokor motak

34. artikulua.– Batzar orokor motak.

Batzar orokorrak ohikoak edo bereziak izango dira. Ohiko batzar orokorraren helburu

nagusia da sozietatearen kudeaketa aztertzea, urteroko kontuak onartzea, beharrezkoa

bada, eta, hala badagokio, soberakinak banatzeari edo galerak egozteari buruz ebaztea.

Bestalde, gai-zerrendan batzarraren eskumenekoa den beste edozein gai gehitu ahal izango

du. Gainerako batzar orokor guztiak bereziak izango dira.

5.3.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Ez dago aldaketarik aurreko araudiarekin alderatuta.

5.3.2. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

a) EKLk batzar orokor ohikoak eta ezohikoak bereizten ditu. Batzar orokorra ohikoa

izango da horren xede nagusia sozietatearen kudeaketa aztertzea denean, edo urteko

kontuak onestea, hala badagokio, edo soberakinak banatzeari edo galerak egozteari

buruzko erabakia hartzea, halakorik balego. Era berean, batzarraren eskumeneko

beste edozein gai sartu ahal izango du aztergaien zerrendan. Ezaugarri horiekin

batera, ohiko batzar orokorra ezohiko batzarretik bereizteko beste irizpide batzuk

hauek dira: batzar hori nahitaez egin beharra eta bazkideek batzarra egiteko eskaeran

bete beharreko baldintzak (hurrengo artikulua aztertzean aipatuko ditugu horiek).

Hala, ekitaldi ekonomiko bakoitzean, gutxienez, ohiko batzar bat egiteko beharra

ezarrita dago.

b) Bazterketaz, deitzen den beste zeinahi batzar orokor ezohikoa izango da. Ohiko

batzarren erabakiak jasotzen ez dituzten batzar guztiak ezohiko batzartzat joko dira.

Ez dira beharrezkoak, aukerakoak baizik, eta urteko edozein unetan egin daitezke,

119

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!