20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBAREN ORGANOAK: BATZAR OROKORRA

k) Legeak ezartzen dituen gainerako erabakiak hartzea.

Sozietatearen estatutuek zabal dezakete batzar orokorrak erabakiak hartzeko

eskumen esklusiboa izango duen gaien zerrenda, nahiz eta, bide horretatik, ezingo

lituzkeen edukiz hustu gainerako sozietate-organoen eskumenak, hau da, ezingo

luke aldatu EKLk kooperatibaren sozietate-organoen artean deskribatzen duen

eskumen-banaketa. Are gehiago, EKLren 42. artikuluak arautzen du administrazioorganoaren

eskumena izango dela legeak edo kooperatibaren estatutuek beste

sozietate-organo bati berariaz esleitzen ez dioten edozein eskumen.

c) Batzar orokorraren eskumen esklusiboen zerrendak ez ditu kasu guztiak barneratzen;

izan ere, EKLren artikuluetan ageri diren beste gai batzuez ere erabaki beharko du

batzar orokorrak. Artikulu horien iruzkinei lotzen gatzaizkie azalpen zehatzagoa

jasotzeko. Hala, adibidez, batzar orokorrak honako gai hauei buruz erabaki behar

du: atal bateko bazkideen batzarraren erabakiak etetea, kooperatiban halakorik

balego (6.5 artikulua); errekurtsoa ebaztea bazkideak zehatzeko erabakiaren aurkako

errekurtsoa aurkezten badu (29.3.c artikulua); edo kanporatzeko erabakiaren aurkakoa

aurkezten badu (28.2 artikulua), zaintza-batzorderik ez bada; lan-harremana etetea

edo bazkideei nahitaezko baja ematea arrazoi tekniko, ekonomiko, antolakuntzakoak

edo ekoizpenekoak edo ezinbestea tarteko (30. artikulua); administratzaileen

ordainsarien urteko zenbatekoa erabakitzea (45. artikulua); administratzaileen

aurkako erantzukizun-akzioak erabiltzeari uko egiteari edo transakzioari buruzko

akordioa hartzea (51.1 artikulua); kapitalera ekarpenak gauzatan eta ez dirutan

egiteko aukerari buruzko erabakia hartzea eta haren balorazioa onartzea (60.4

artikulua); kooperatiben hezkuntzarako eta sustapenerako ekarpena aplikatzeko

oinarrizko ildoak onartzea (72.1 artikulua); kooperatibaren urteko kontuak eta

eta kudeaketa-txostena kanpoko ikuskaritza baten esku uztea, legez beharrezkoa

ez denean (76.1.c artikulua); desegindako kooperatiba berraktibatzeko erabakia

hartzea (92.5 artikulua); likidazioaren azken balantzea eta sozietatearen ondasunak

banatzeko proiektua onartzea (99.2 artikulua); lan-araubidearen (105.1 artikulua)

edo diziplina-araubidearen (106.1 artikulua) oinarrizko esparrua ezartzea, sozietate-

-estatuturik edo barne-araubideko erregelamendurik izan ezean.

d) Dena dela, batzar orokorrak kooperatibarentzat interesgarria izan daitekeen beste

edozein gairi buruz eztabaidatu ahal izango du, baina eztabaida horien inguruko

erabakirik ezin izango da hartu, EKLren arabera, beste sozietate-organo baten

eskumen esklusiboa direneko gaietan, batez ere, kooperatibaren administrazioorganoaren

gaietan. Adibidez, batzar orokorrak ezin du kooperatiba ordezkatu edo

bere burua deitu, administrazio-organoaren eskumen esklusiboak direlako.

Era berean, eta sozietatearen estatutuetan kontrakorik xedatu ezean, batzar orokorrak

gai jakin batzuei buruzko jarraibideak eman ahal izango dizkio administrazioorganoari,

eta, hala badagokio, baimena eskatu ahal izango dio erabaki-organo horri

edo erabakiak edo akordio zehatzak hartzeko, betiere administrazio-organo horren

eskumenak babesten badira. Nolanahi ere, aukera hori salbuespenezkoa edo unean

unekoa izango da, eta lotuta egon beharko du batzar orokorrak kooperatibaren

oinarrizko politika finkatzeko daukan eskumenarekin.

118

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!