20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBAREN ORGANOAK: BATZAR OROKORRA

gaiak, eta sozietate-organo batek ezin izango du beste baten erabakietan esku hartu

legez edo estatutuen arabera eskumena duen gaietan. Eskumenen banaketa hori

zentzuzkoa da, batzarraren funtzionamendua noizbehinkakoa eta etena delako, eta

horrek, besteak beste, kudeaketa-zereginak bere gain hartzeko gaitasunik gabe uzten

duelako praktikan.

Batzar orokorrari bakarrik dagokio honako erabaki hauek hartzea:

a) Isilpeko boto bidez honako hauek izendatzea eta ezeztatzea: administratzaileak,

zaintza-batzordeko kideak, kitatzaileak eta, hala badagokio, errekurtsobatzordeko

eta sozietate-kontseiluko kideak. Era berean, erantzukizun-akzioa

egikaritu ahal izango du horien guztien aurka.

b) Kontu-auditoreak izendatzea eta ezeztatzea, bakarrik hartarako arrazoi zuzen bat

dagoenean.

c) Sozietatearen kudeaketa aztertzea, eta urteko kontuak eta soberakinen banaketa

edo galera-egozpena onartzea.

d) Nahitaezko beste ekarpen batzuk ezartzea, eta zehaztea zer interes sortuko

dituzten kapitalera egindako ekarpenek, eta zein diren bazkide bihurtzeko edo

aldian-aldian egin beharreko ekarpenak.

e) Obligazioak, partaidetza-tituluak eta partaidetza bereziak, edo 68. artikuluan

aurreikusitako beste finantzaketa mota batzuk jaulkitzea, hargatik eragotzi gabe

62.2 artikuluan ezarritakoa. Artikulu horien iruzkinari lotzen gatzaizkio, edukia

eta irismena hobeto uler dadin.

f) Sozietatearen estatutuak aldatzea, EKLren 79. artikuluak, udalerri beraren barruan,

sozietatearen egoitza aldatzeari buruz diharduenak, araututako salbuespenaz.

g) Bigarren edo maila handiagoko kooperatibak, kooperatiba-taldeak eta antzeko

beste entitate batzuk sortzea, bai eta horietara atxikitzea edo horietatik bereiztea

ere.

h) Sozietatearen bat-egitea, zatitzea, transformatzea eta desegitea.

i) Estatutuen arabera kooperatibaren ekonomiaren, antolaketaren eta funtzioen

egituretan oinarrizko aldaketak eragin ditzaketen beste erabaki guztiak hartzea.

Beste alde batetik, erabakiek estatutuen aldaketa eragingo badute, nahitaezkoa

izango da beti batzar orokorraren erabakia, legezko xedapen honetan jasotako

erabakiaren irismena balioesteko beharrik gabe. Atal horrek, adibidez,

sozietatearen estatutuetan jaso beharrik ez dagoen ekoizpen-lantegi berria

irekitzeko erabakia ukitzen du. Era berean, administrazio-organoari aparteko

administrazio-egintzak egiteko ematen zaion ahal orokorra kontuan hartuta,

modu murriztailean interpretatu beharko genuke atala, administrazio-organoaren

eskumenei ez eragiteko. Horrenbestez, egokiena litzateke batzar orokorrak

erabaki beharreko funtsezko aldaketatzat har daitezkeen kasuak estatutuetan

mugatzea.

j) Kooperatibaren barne-erregelamendua onartu edo aldatzea.

117

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!