20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBAREN ORGANOAK: BATZAR OROKORRA

aplikazio-eremua, batzar orokorrari era esklusiboan esleitzen zaizkion erregulaziogaiak,

sozietatearen gaiei buruzko eztabaida-eskumenak eta kooperatibaren barruan

arautu daitezkeen gaiei buruzko mugak direla eta, funtsean, 1993ko EKLn ageri zen

erregulazioari eutsi zaio, gaingiroki, eta, beraz, berrikuntzak oso txikiak eta garrantzi

txikikoak dira.

b) Zehazki, desberdintasunak daude EKLren 33.2 artikuluaren e) eta g) letretan,

aurretik indarrean zegoen araudiarekin alderatuta. E) letraz denaz bezainbatean,

kooperatiba zor-tituluen bidez finantzatzea dela eta, batzar orokorraren erabakia

behar da obligazioak, partaidetza-tituluak eta partaidetza bereziak jaulkitzeko,

artean, aurreko legean aipatzen zirenak. Oraingo EKLk, gainera, batzar orokorraren

erabakiaren beharra ezarri du beste finantzaketa-tresna batzuetan, hala nola

partaidetza-kontuetarako eta bazkideak edo bazkideak ez diren hirugarrenek egiten

duten borondatezko finantzaketa, EKLren 68. artikuluak xedatu bezala.

c) Azkenik, EKLren 33.3 artikuluaren g) letran, ezabatu egin da kooperatibakorporazioen

aipamena, eta horren ordez, maila handiagoko kooperatibak eta

kooperatiba-taldeak aipatzen dira; beraz, kooperatiba maila handiagoko entitate

horietan txertatzeko, batzar orokorraren erabakia beharko da.

5.2.2. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

a) Batzar orokorra kooperatibaren organo gorena eta subiranoa da, eta bertan adierazten

da sozietatea osatzen duten bazkideen borondatea. Organo gorenaren izaera hori

legez esleituta dituen eskumenetatik ondoriozta daiteke, hala nola kooperatibako

gainerako sozietate-organoetako kideak izendatzea eta kargutik kentzea, edo

batzarrak bere jardunari buruzko beste ezein sozietate-organoren aurrean konturik

eman behar ez izatea.

Legezko definizioaren arabera, kooperatibaren batzar nagusia bazkideen bilera edo

batzarra da, eta bere eskumeneko gaien inguruan eztabaidatu eta erabakiak hartzeko

helburua du, hartutako erabakiak bazkide guztiei lotzen zaizkiela. Kontuan izan

behar da batzarraren erabakiek bazkide guztiak lotzen dituztela, baita batzarrean

parte hartu ez duten edo biltzarraren erabakiaren aurka bozkatu duten bazkideak ere.

Batzar orokorra, beraz, kide anitzeko organoa da, eta bazkide guztiek osatzen

dute, kooperatiben kudeaketa arautzen duen printzipio demokratikoari jarraituz,

kooperatiben borondate soziala finkatzeko. Batzarrean, kooperatibaren kontrol

demokratikoa gauzatzen da, bazkideek batzarraren bidez kooperatibaren politikak

finkatzen eta erabakiak hartzen parte hartzen baitute. Bazkideentzako erabaki

lotesleak hartzeko, aurretiazko baldintza batzuk bete behar dira batzarrerako

deialdiari, nahikoa bazkide egoteari eta erabakiak baliozko boto kopuruaren arabera

hartzeari dagokienez.

b) Batzar orokorrak kooperatibaren politika orokorra finkatzen du bere eskumenekoak

diren gaietan. Batzarra ez da ahal osokoa edo ahalguztiduna kooperatibaren barruan;

izan ere, EKLk sozietate-organoen artean banatzen ditu erabakiak hartuko direneko

116

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!