20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBAREN ORGANOAK: BATZAR OROKORRA

5.2. Batzar orokorra: kontzeptua eta eskumenak

33. artikulua.– Batzar orokorra. Kontzeptua eta eskumenak.

1.– Kooperatibako batzar orokorra bazkideen bilkura da, bere eskumeneko arloez

eztabaidatu eta erabakiak hartzeko sortua.

2.– Bazkide guztiek bete behar dituzte batzar orokorraren erabakiak.

3.– Batzar orokorrak baino ez du izango honako erabaki hauek hartzeko eskumena:

a) Isilpeko boto bidez honako hauek izendatzea eta ezeztatzea: administratzaileak,

zaintza-batzordeko kideak, kitatzaileak eta, hala badagokio, errekurtso-batzordeko

eta sozietate-kontseiluko kideak. Era berean, erantzukizun-akzioa egikaritu ahal

izango du horien guztien aurka.

b) Kontu-auditoreak izendatzea eta ezeztatzea, bakarrik hartarako arrazoi zuzen

bat dagoenean.

c) Sozietatearen kudeaketa aztertzea, eta urteko kontuak eta soberakinen banaketa

edo galera-egozpena onartzea.

d) Nahitaezko beste ekarpen batzuk ezartzea, eta zehaztea zer interes sortuko

dituzten kapitalari egindako ekarpenek, eta zein diren bazkide bihurtzeko edo

aldian-aldian egin beharreko ekarpenak.

e) Obligazioak, partaidetza-tituluak eta partaidetza bereziak, edo 68. artikuluan

aurreikusitako beste finantzaketa mota batzuk jaulkitzea, hargatik eragotzi gabe

62.2 artikuluan ezarritakoa.

f) Sozietatearen estatutuak aldatzea.

g) Bigarren edo maila handiagoko kooperatibak, kooperatiba-taldeak eta antzeko

beste entitate batzuk sortzea, bai eta horietara atxikitzea edo horietatik bereiztea

ere.

h) Sozietatearen bat-egitea, zatitzea, transformatzea eta desegitea.

i) Estatutuen arabera kooperatibaren ekonomiaren, antolaketaren eta funtzioen

egituretan oinarrizko aldaketak eragin ditzaketen beste erabaki guztiak hartzea.

j) Kooperatibaren barne-erregelamendua onartu edo aldatzea.

k) Legeak ezartzen dituen gainerako erabakiak hartzea.

4.– Era berean, batzar orokorrak kooperatibarentzat interesgarriak diren gai guztiez

eztabaidatu ahal izango du, baina behartze-indarreko erabakiak hartu, lege honen

arabera sozietateko beste organo baten eskumen esklusiboa ez diren arloetan

bakarrik hartuko ditu.

5.– Ezin izango dira delegatu legearen arabera batzar orokorraren erabakia eskatzen

duten egintzei buruzko eskumenak, salbu eta artikulu honen 3.g atalean adierazten

den kooperatiba-integrazioko prozesuetarako aurreikusitakoak.

5.2.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

a) Batzar orokorraren kontzeptuari dagokionez, bere baitan hartzen diren erabakien

115

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!