20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBAREN ORGANOAK: BATZAR OROKORRA

b) EKLn berariaz araututako sozietate-organo horiekin batera, funtzio eta eskumen

osagarriak betetzen dituzten beste sozietate-organo batzuk sortzeko aukera zabalik

dago. Horrela, 1993ko EKLren zerrenda itxia, artikuluetan arautu gabeko sozietateorgano

berriak ezartzeko debekutzat jo zitekeena, gainditu egin da. 1982ko EKLk,

aldiz, bazekarren beste organo gehigarri batzuen sorrera ahalbidetzen zuen legearauketa.

Beraz, jatorrizko erregulazioa berreskuratu da, eta lehen aipatutakoez

bestelako organoak sortzeko aukera eman da. EKLn, ordea, ez da zehaztu beste

sozietate-organo horiek har ditzaketen izena, ezta eginkizunak ere, kooperatibaren

erabakiaren esku geratzen baitira. EKLk organoen jarduera-eremua mugatzen du,

besterik gabe, argiro ezartzen baitu ez dituztela beteko, inola ere, gainerako sozietateorganori

esleitutako eginkizunak eta eskumenak.

c) Kooperatibaren sozietate-organoak EKLn jasotako araudiari, sozietatearen estatutuei

eta barne-erregelamenduari edo, halakorik baleude, sozietatearen erabakiei jarraiki

erregulatuko dira, haien funtzionamendua arautzerakoan. EKLren aipamena

saihestezina da, baita sozietatearen estatutuen aipamena ere. Gainera, askotan,

sozietate-estatutuek hitzez hitz jasotzen dituzte EKLren aginduak, eta, beraz, indartu

egiten dute sozietate-funtzionamenduaren erregulazioa, EKLn bertan araututa

dagoen bezala. Hala eta guztiz ere, EKLren 32.3 artikuluak ez du araudi aplikagarria

mugatzen bi zuzenbide-iturri horietara, eta, hala badagokio, kooperatibako bazkideen

borondatea adierazteko beste tresna batzuetara ere zabaltzen du, hala nola barneerregelamendura

eta helburu hori duten eta baliozkotasunez hartutako beste erabaki

batzuetara. EKLren 32.3 artikuluan ez da beren-beregiko inolako hierarkiarik ezarri

kooperatibaren zuzenbide-iturriak aplikatzerakoan, baina horiek aipatzen direneko

hurrenkerak aukera ematen digu, isilbidez bada ere, nolabaiteko arau-hierarkia bat

igartzeko. Horrela, EKLren manuek lehentasuna izango dute sozietate-estatutuen

gainetik, eta estatutu horiek lehentasuna izango dute barne-erregelamenduaren

eta kooperatibak baliozkotasunez har dezakeen beste edozein akordioren gainetik.

Ondoriozta dezakegu, halaber, azken horien existentzia, hots, barne-erregelamenduaren

eta sozietatearen akordioena, ez dela nahitaezkoa; aitzitik, sozietate-organoen

funtzionamenduaren erregulazio nagusia beti jaso behar da legezko manuetan eta

kooperatibaren estatutuetako manuetan. Halaber, sozietate-organo horien bileretara

bide telematikoen bidez bertaratzeko aukera ezarri da, berariaz EKLren 36. artikuluan

(batzar orokorrerako) eta EKLren 48. artikuluan (artezkaritza-kontseilurako) ezarri

bezala, arauketa guztia EKLren 48 artikulu horren 2. eta 3. puntuetan jasotakoari

igorriz. Irakurleari 48 artikuluaren iruzkinera bidaltzen dugu, beraz.

d) EKLren 32. artikuluaren laugarren paragrafoak kooperatiben munduari datxekion

ohiko xedapena jasotzen du. Bertan arautzen denez, kooperatibek bazkideen

ordezkaritza orekatua erabiliko dute sozietate-organoetan. Atal horrek EKLren

1.2 artikuluaren arauketa garatzen du, honako hau esaten duelarik: “Kooperatibak

Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren printzipio kooperatiboetara egokitu beharko

ditu egitura eta funtzionamendua, eta printzipio horiek lege honen esparruan

aplikatuko dira”. EKLren 32. artikuluak dioenez, kooperatiba-sozietateek eta

113

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!