20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBAREN ORGANOAK: BATZAR OROKORRA

b) Kapitulu honetan, izaera bikoitzeko kooperatibaren zenbait organo arautu dira:

organo batzuk beharrezkotzat jotzen dira eta, beraz, edozein kooperatiba-motatan

egon behar dute, hala nola batzar orokorra eta administrazio-organoa; beste organo

batzuk hautazkoak dira, hala nola zaintza-batzordea, sozietate-kontseilua eta

errekurtso-batzordea, eta kooperatiban sortuko dira bazkideek hala nahi badute.

Lehen aipatutakoez gain, EKLk atea ireki dio organo osagarriak sortzeari, baldin eta

aurreko sozietate-organoei dagozkien funtzioak edo eskumenak beren gain hartzen

ez badituzte.

c) Beste berrikuntza bat dugu sozietatearen organoei aplika dakiekeen araudiaren

berariazko idazketa. Hala, kooperatibaren sozietate-organoen funtzionamendua

EKL berak, sozietate-estatutu, barne-erregelamenduak edo helburu horri loturik

baliozkotasunez onartutako edozein erabakik finkatuko dute. Halaber, kideek organo

horietara bertaratzeko aukera gehitu da bide telematikoak erabilita, batzar orokorrera

edota artezkaritza-kontseilura bertaratzeko egiten den bezala.

d) EKLren 32. artikuluaren laugarren paragrafoa ere berria da. Kooperatiben eta haien

sozietate-egituren jarduera-printzipio batzuk ezartzen ditu, hartzen duten forma

edozein dela ere. Lehenik eta behin, bazkideen ordezkaritza orekatua errespetatu

behar dela arautzen da sozietate-organo guztietan, eta EKLk gehitzen duenez,

sozietate-egitura guztietan. Eta, bigarrenik, berrikuntza gisa, genero-berdintasuna

sutatzeko neurriak legez ezarri behar direla nabarmendu behar da, batez ere

kooperatiba-sozietateetan eta horien sozietate-egituretan, norbanakoen bizitza, familia

eta lana bateragarri egiteko helburuz.

5.1.2. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

a) EKLren I. tituluaren V. kapituluan (“kooperatibaren organoak”) kooperatibaren

sozietate-organoak sailkatu eta arautzen dira. Batzar orokorrak, administrazioorganoak

edo artezkaritza-kontseiluak, zaintza-batzordeak, sozietate-kontseiluak

eta errekurtso-batzordeak kooperatibaren sozietate-organoak osatzen dituzte.

Lehenengo biak nahitaez sortu behar dira kooperatibak jardun dezan, hau da, batzar

orokorrak eta administrazio-organoak egon behar dute sozietatearen borondatea

eratzeko eta kooperatibaren jarduera antolatzeko. Bi organo horien beharra indartu

egiten da kooperatiba-sozietate txikien kasuan; izan ere, EKLren 140. artikuluak

sozietate-organo gisa arautzen dituen bi organo bakarrak dira, eta ez da besterik

aipatzen. Nahitaezko organo horiez gain, EKLk beste organo batzuk sortzeko modua

ematen du, borondatezkoak edo aukerakoak direla, eta, beraz, azkenek garrantzi

erlatiboa dute kooperatibarentzat. Organo horiek izatea ala ez izatea kooperatibaren

aukera da. Nolanahi ere, hautazko organoek ezin dituzte euren gain hartu legeak

beharrezko organoentzat finkatzen dituen eginkizunak; aitzitik, batzar orokorraren

eta administrazio-organoaren eginkizun osagarriak beren gain hartzen dituzten

organoak dira, hala nola administrazio-organo horrek hartutako erabakien kontrola

edo erabakiak hartzerakoan hari aholkua ematea. Hautazko organoen erregulazioa

zehatzago aztertuko da EKLren 53. artikulutik 58.era bitartekoak aztertzen direnean

eta, hortaz, artikulu horiek irakurtzeari lotzen gatzaizkio.

112

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!