20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

BAZKIDEAK

arrazoien edo ezinbesteko zergatien larritasuna dela eta, erabaki hori beharrezkotzat jotzen

bada kooperatibaren bideragarritasun ekonomikoari eusteko. Gainera, kasu horietan, baja

nahitaezkoa izango dela eta justifikatutzat joko dela ezarrita dago.

Horren haritik, ezarrita dago aipatutako sozietate-organoek «kooperatiban baja eman

behar duten bazkide langileen edo lan-bazkideen kopurua eta identitatea» zehaztu behar

dituztela, baina artikulu horren 1. atalean eteteei buruz adierazitakoaren aurka, ez da

zehaztu baja emango zaien bazkideen hautapenak justifikatua izan behar duela. Hala ere,

arrazoizkoa eta desiragarria dirudi estatutuetan irizpide objektiboak ezartzeak kooperatiban

baja emango zaien bazkideak edo kolektiboak zehaztu daitezen. Are gehiago, kaleratze

kolektiboen kasuetan, lan-legeriak ezartzen badu hitzarmen kolektiboaren zioz kolektibo

jakin batzuen aldeko iraupen-lehentasunak ezarri ahal izango direla, hala nola familia-kargak

dituzten langileen, adin jakin batetik gorakoen edo desgaitasunen bat duten pertsonen aldeko

lehentasunak, arrazoi handiagoz, lehen kooperatiba-printzipioaren arabera (borondatezko

atxikipen irekiari buruzkoa), eta zazpigarren printzipioaren arabera (komunitatearekiko

interesari buruzkoa), kooperatiben estatutuetan ere kolektibo jakin batzuentzako lehentasunirizpideak

ezarri beharko lirateke.

Berriro ere, arrazoi ekonomiko edo teknikoak, edo antolakuntzako, ekoizpeneko edo

ezinbesteko arrazoiak zehaztu gabe daudenez, hasteko, arrazoi edo zergati horien esanahia

eta irismena zehaztu daitezke estatutuetan. Baina kooperatibak bere burua erregulatu ezean,

EKLren 107.3 eta 21.2 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, lan-legeriaren xedapenak

aplikatu beharko dira analogiaz, eta, zehazkiago, Langileen Estatutuaren Legearen Testu

Bateginaren 51. artikuluan jasotzen diren zergati horien definizioak. Hala eta guztiz ere,

LELTBn ere ezinbesteko arrazoia zer den definituta ez dagoenez, badirudi jurisprudentziak

emandako definizio klasikoari jarraitu behar zaiola; hala, jurisprudentziaren arabera,

ezinbesteko arrazoia gerta dadin, funtsezkoa da arruntean ezohikoa den gertaera bat jazotzea,

eta, horregatik, aurretiaz ezin aurreikus daitekeena, enpresa-antolamendutik kanpoko jatorria

duena, aparteko larritasuna eta ezin saihestuzkoa dena.

Dena den, horien definizioen edo zehaztapenen arabera aipatutako arrazoiak egon ala ez,

legegileak «kooperatibaren bideragarritasun ekonomikoari eustea» delako azken helburua

hizpide darabilenez, arestian azaldutako arrazoiengatik nahitaezko bajak emateko, ez da

nahikoa egoera ekonomiko negatiboa egotea, diru-sarrera arrunten edo salmenten murrizketa

gisa antzemandakoa, edo antolaketa, teknika edo ekoizpenari lotutako arrazoi huts gisa

identifikatutakoa; alabaina, sinesgarriro justifikatu beharko da nahitaezko bajak funtsezkoak

direla kooperatibak iraungo badu. Ez da ahaztu behar, bestetik, hainbat balio, hala nola

autolaguntza, berdintasuna, ekitatea eta elkartasuna, kooperatiben berezko ezaugarriak direla

eta kooperatibek ere parte hartzen dutela gizarte-ekonomiari atxikitako erakundeen printzipio

orientatzaileetan, hots, Gizarte Ekonomiari buruzko Legearen 4. artikuluak jasotakoetan,

besteak beste, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzea. Horregatik, nahitaezko baja behar

bezala justifikatu beharko da.

Gizarte Segurantzari begira, kooperatibak langabezia-prestazioa sorraraz dezakeen

araubideren batean sartzen bada, langabezia-prestazioa eten zaien bazkideek prestazioak

eskuratu ditzaten, baja horiek bideratzeko, beharrezkoa izango da lan-agintaritza eskudunak

berrestea kooperatibak alegatutako arrazoi horiek badirela, ekainaren 19ko 1043/1985 Errege

106

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!