20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

BAZKIDEAK

Nolanahi ere, erabaki horrek, alegatutako kausa zehatza edo zehatzak aintzat harturik,

adierazi behar du etendurak zenbat denbora iraungo duen, eta modu justifikatuan hautatu

behar ditu etendura-egoeran geratuko diren bazkide langileak edo lan-bazkideak. Jakina,

etendura eragin duten arrazoiak amaitzen direnean, etendura horren eraginpeko bazkide

langileek edo lan-bazkideek eskubide eta betebehar guztiak berreskuratuko dituzte.

Arauketa horren inguruan sortzen diren auzi nagusiak hauexek dira: bazkide langileen

edo lan-bazkideen lan-prestazioa etetea ekar dezaketen arrazoi horien esanahia eta irismena

zehaztea; eta bazkide langile edo lan-bazkide jakin batzuen hautapena justifika dezaketen

kasuak, etete-egoeran geratu behar dutenak berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren

printzipioak urratu gabe.

Horrela, lehenengo auziari dagokionez, hasiera batean, estatutuetan zehaztu daiteke

balizko zergatien esanahia eta irismena. Baina kooperatibak bere burua erregulatu ezean,

EKLren 107.3 eta 21.2 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, lan-legeriaren xedapenak

aplikatu beharko dira analogiaz, eta, zehazkiago, Langileen Estatutuaren Legearen Testu

Bateginaren 47. artikuluan jasotzen diren zergati horien definizioak. Hala eta guztiz ere,

LELTBn ere ezinbesteko arrazoia zer den definituta ez dagoenez, badirudi jurisprudentziak

emandako definizio klasikoari jarraitu behar zaiola; hala, jurisprudentziaren arabera,

ezinbesteko arrazoia gerta dadin, funtsezkoa da arruntean ezohikoa den gertaera bat jazotzea,

eta, horregatik, aurretiaz ezin aurreikus daitekeena, enpresa-antolamendutik kanpoko jatorria

duena, aparteko larritasuna eta ezin saihestuzkoa dena.

Era berean, nahiz eta EKLren 30.1 artikuluak ezer aipatzen ez duen, ulertu behar da

bazkideen lanaldiaren zati bat eten daitekeela, edo, bestela esanda, lanaldia bera murriztu

daitekeela.

Nolanahi ere, Gizarte Segurantzari begira, kooperatibak langabezia-prestazioa sorraraz

dezakeen araubideren batean sartzen bada, ekainaren 19ko 1043/1985 Errege Dekretuak

araututako prozedura bete beharko du (1043/1985 Errege Dekretua, ekainaren 19koa, lan

elkartuko kooperatibetako bazkideei langabezia-babesa zabaltzen diena), langabeziaprestazioa

eten zaien bazkide langileek edo lan-bazkideek prestazioak eskuratu ahal izan

ditzaten.

Mahairatutako bigarren gaiari dagokionez, komenigarria da kooperatibaren estatutuetan

zehaztea zer irizpide objektibo kontuan hartu behar den lana etengo zaien bazkideak

hautatzeko orduan, hala nola balioaniztasunik eta produktibitaterik eza.

Azkenik, ulertu behar da etenaldia erabakitzen duen adierazpenean etenaldiak iraun behar

duen denbora finkatzen bada ere, egiatan, etenaldia eragin duten arrazoiak gainditzeko beharbeharrezkoa

den aldira mugatu behar dela. Beraz, etendura eragin zuten arrazoiak desagertu

direla egiaztatu ondoren, horiek ere ondoriorik gabe utzi beharko dira, eragindako bazkideek

izaera ekonomikoko eskubideak eta betebeharrak berreskura ditzaten.

EKLren 30 artikuluaren 2. atalak arautzen duenez, batzar orokorrak edo, hala badagokio,

administratzaileek, estatutuetan hala ezarrita badago, lanpostuen edo kolektibo edo talde

profesional jakin batzuen kopuru osoa behin betiko murrizteko aukera dute, baldin eta

arrazoi ekonomiko edo teknikoen, edo antolakuntzako, ekoizpeneko zein ezinbesteko

105

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!