17.01.2013 Views

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

S. Arrasate Doktorego-Tesia

Beraz, lehenengo etapa batean beharrezkoa zen THF-a erabiltzea LiDTBB-a

eratzeko. Baina, elektroizalea, kloruroa eta estekatzaile kirala parte hartzen duten

bigarren etapa batean, hain koordinatzailea ez den disolbatzaile bat erabiltzea

beharrezkoa da. Horregatik, LiDTBB-a THF-tan eratu genuen eta ondoren, Et2O-tan

diluitu genuen. Hala ere, baldintza hauetan hasierako 3,4-dimetoxibentzil kloruroa eta

N-bentziliden-p-anisidina errekuperatu genituen.

Beraz, frogatu dugu, posible dela fenetilaminak sintetizatzea, litiazio

erreduktiboaren bidez prestatutako bentzil-litioen iminen gaineko adizioan oinarrituz eta

Barbier baldintzak erabiliz. Hala ere, erreakzioa (–)-esparteinaren aurrean egiten

denean, lortzen den enantiomeria-soberakina baxua da (%14).

2.5. AMINEN KONFIGURAZIO-ESLEIPENA

Kasu guztietan, enantiomeria-soberakinak, Chiralcel OD zutabea, %2-10

hexano/ i PrOH-ko eluitzaile nahastea eta 0.5-1 mL/min-ko fluxua erabiliz, HPLC-tik

ateratako tontorren integrazioz kalkulatu genituen.

2a,b,d aminen konfigurazio absolutua esleitzeko, Denmark-ek 27 eta Tomioka-k 24

deskribatutako errotazio espezifikozko datuekin konparatu genituen. Egile hauek, [α] 20 D

= +2.74 (c = 1.02, CHCl3) balio positiboa deskribatu dute R konfigurazioa duen 2a

aminarentzat (es %85). Hau, guk lortutako datuekin bat dator, [α] 20 D = +1.4 (c = 2.3,

CHCl3), %34 enantiomeria-soberakinarako. 2a eta 2b aminen S konfigurazioa, fase

kiralean egindako HPLC-ko kromatogramak eta errotazio espezifikozko datuak

aurrekoekin konparatuz ondorioztatu genuen (2.4 Irudia).

Denmark-ek 27 [α] 20 D = -4.0 (c = 2.06, CHCl3) balio negatiboak deskribatu ditu R

konfigurazioa duen 11 aminarentzat (es %91). Datu hauek guk lortutakoekin bat datoz,

[α] 20 D = -4.1 (c = 1.34, CHCl3), %73 enantiomeria-soberakinarako. Era honetan, (−)-

58

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!