17.01.2013 Views

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2. Kapitulua Aminak

Era berean, C-4 gunean R konfigurazioa erakusten duen 5a estekatzaile kirala

erabiltzen denean ere, erasoa Re aurpegitik gertatzen da. (−)-Esparteina eta 4, 5d,c eta 6

bis(oxazolidinak) erabiltzerakoan ordea, organolitikoaren erasoa iminaren Si aurpegitik

gertatzen da, R konfigurazioko aminak lortzen direlarik.

2.3. ESTEKATZAILE KIRALEN AURREAN GAUZATUTAKO, IMINEN

GAINEKO ALKILAZIOAREN BIDEZKO 3-FENILPROPILAMINEN SINTESI

ASIMETRIKOA.

2.3.1. Estekatzaile kiralen aurrean gauzatutako erreaktibo organolitikoen N-3-

fenilpropilideno-p-anisidinaren gaineko adizio asimetrikoa.

Estekatzaile kiral egokiak aukeratu ondoren, metodologia hau imina ezberdinei

aplikatzea erabaki genuen. Denmark-ek argitaratu du, hidrozinamaldehidotik

eratorritako 10 iminaren gaineko organolitikoen adizioan, enantioselektibitate altuenak

(–)-esparteina aurrean lortzen direla. 27,1g Hala ere, oxazolidinek indukzio

enantioselektibo altua erakusten dute MeLi-aren adizioan. 30

Hau ikusita, MeLi-ren 10 iminaren gaineko adizioa ikertzea erabaki genuen.

Hainbat saiakuntza egin ziren 3-fenilpropionaldehidoaren eta p-anisidinaren arteko

kondentsazioz, 10 imina prestatzeko. Lehenengo saiakuntzan, eter dietilikotan eta 3Å-

ko bahe molekularra erabiliz birfluxuan mantendu genuen, baina produktu-nahaste bat

lortu genuen. Hurrengo saiakuntzetan, erreakzio-nahastea berotu ez genuen arren eta

erreakzio-denbora murriztu genuen arren, antzeko emaitzak lortu genituen. Honela

egiaztatu genuen α posizioan protoiak dituzten imina enolizagarriak prestatzea, arras

zaila dela. Azkenean, erreakzioan eratzen den ura hartzen duen agentea aldatzea erabaki

genuen, bahe molekularra erabili beharrean sulfato sodikoa erabili genuelarik. Honela p-

anisidina eta 3-fenilpropionaldehidoaren arteko erreakzioa egin genuen sulfato

sodikoaren aurrean. Aldehidoaren adizioa bukatu bezain pronto, iragazi eta ondoren,

47

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!