17.01.2013 Views

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

S. Arrasate Doktorego-Tesia

2.5 Taulan laburbilduz azaltzen diren emaitzeetatik, aipatzekoa da,

organolitiko/estekatzaile konplexuaren iminaren gaineko adizioan konbertsioa ez zela

%100-koa izan erreakzio-abiadura txikiagoa izateagatik. Iminaren eta estekatzaile

kiralaren disoluzioari, organolitikoa gehitu zitzaionean aldiz, erabateko konbertsioa

lortu genuen.

C-4 karbonoan t-butil taldeak eta karbono zubian metil taldeak dituen 5b

bis(oxazolina), MeLi-arekin batera erabili genuenean, (R)-2a amina enantiomeria-

soberakin altuaz (74%) lortu genuen, n-BuLi-z egindako erreakzioan

enantioselektibitate baxuagoa (29%) lortu genuen arren (11, 4 sarrerak). C-4 guneko

ordezkatzailearen natura kontutan hartu behar dugu. C-4 gunean fenil taldeak dituen 5c

estekatzailea erabili genuenean, enantioselektibitate baxuagoak lortu genituen MeLi-

aren eta n-BuLi-aren adizioetan, 5b estekatzailearekin konparatuz (5, 12 sarrerak). 5a

estekatzailearen aurrean egindako MeLi-aren eta n-BuLi-aren adizioetan, enantiomeria-

soberakin baxuak, baina S konfigurazioko aminak erdietsi genituen (3, 9, 10 sarrerak).

Bi eraztunen artean zubirik ez duen 4 bis(oxazolina) erabiliz, produktu ia errazemikoak

lortu genituen MeLi-aren eta n-BuLi-aren adizioetan (1, 2, 8 sarrerak). Honen arrazoia

da, 4 estekatzaileko nitrogeno atomoak planokide izateko zailtasuna erakusten duela,

litioarekin konplexatzeko aukera ez duelarik. 6 Estekatzailea erabili genuenean antzeko

emaitzak lortu genituen, koplanaritate falta erakusteaz aparte, piridina eraztunak

nitrogeno atomoak bata bestearekiko urrunegi kokatzen dituelako (7, 13 sarrerak). Kasu

guztietan estekatzaile kiralak berreskura daitezke eta enantioselektibitatea galtzen ez

denez, berriro erabil daitezke. Honela, 1, 4, 9 sarrerei dagozkien saiakuntzetan,

estekatzailearen %80-a, %52-a eta %63-a berreskuratu zen hurrenez hurren.

Bestalde, aminoeterrak p-anisidinatik eratorritako iminen gaineko organolitikoen

adizio asimetrikoetan erabiltzen diren beste estekatzaile mota dira. Zentzu honetan,

Tomioka-k 24,26 zenbait aminoeter aztertu du, emaitza onenak, hiruhortzeko

estekatzaileekin lortzen direla ondorioztatu duelarik. Arlo honetan prolinatik

44

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!