17.01.2013 Views

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2. Kapitulua Aminak

Hala ere, disolbatzailea aldatuz, etekinetan eta enantiomeria-soberakinetan ez ziren

aldaketa handirik behatu (5, 9 eta 10 sarrerak).

Estekatzaile kiralari dagokionez, kantitate katalitikoak zein estekiometrikoak

erabili genituen. MeLi-a erabili genuenean, (−)-esparteinaren kantitate katalitikoak edo

baliokide bat erabiltzerakoan lortu ziren enantiomeria-soberakinak hobetzeko,

estekatzailearen 2.6 baliokide erabiltzea beharrezkoa izan zen (1-5 sarrerak). Bestalde,

iminaren organolitiko/(−)-esparteina konplexuaren gaineko adizioak (4, 8, 9, 10

sarrerak), zein organolitikoaren imina eta estekatzaile kiralaren gaineko adizioak (1-3,

5, 7, 11-13 sarrerak) antzeko emaitzak erakusten dituzte, lehenengo prozedura

bidezkoena dela pentsa daitekeen arren. Tenperatura aldatuz, ondorio berdinera hel

gaitezke. Adizioa, kasu guztietan –78 o C-tan egin zen, gero, ordubetez –42 o C-tan

irabiatzen mantendu zelarik; 8 eta 9 sarreretako saizkuntzak eta 12 sarrerako saiakuntza

izan ezik, hauek, –94 o C-tan eta –78 o C-tan mantendu baiziren, hurrenez hurren. Hala

ere, enantiomeria-soberakinean igoera txikia behatu genuen, iminaren adizio oso geldoa

burutu genuenean (9 sarrera). Saiakuntza guztietan, etekin kuantitatiboak, baina

enantiomeria-soberakin ertainak lortu genituen.

Zentzu honetan, Denmark-ek 27 antzeko emaitzak lortu ditu (−)-esparteinaren

aurrean gauzatutako N-ariliminen gaineko erreaktibo organolitikoen adizioetan. Kasu

gehienetan, estekatzailearen kantitate estekiometrikoak edo katalitikoak erabilita, N-

arilamina kiralen enantiomeria-soberakinak antzekoak direla ondorioztatu du. Erreakzio

hauetan, oxoaminak 24 edo (S)-prolinatik 31 eratorritako eta etekin altuak erakusten

dituzten estekatzaile kiralak ere, erabili dira.

37

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!