17.01.2013 Views

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2. Kapitulua Aminak

2.2. ESTEKATZAILE KIRALEN AURREAN GAUZATUTAKO IMINEN GAINEKO

ALKILAZIOAREN BIDEZKO BENTZILAMINEN SINTESI ASIMETRIKOA.

Erreaktibo organolitikoen iminen gaineko adizio asimetrikoak ikertzeko, N-

bentziliden-p-anisidina aukeratu genuen substratu modura. Printzipioz p-metoxifenil 35

taldearen eliminazio oxidatiboa erraz egin daiteke, dagozkien amina primarioak

epimerizazio gabe lortzeko.

(−)-Esparteina alkaloide naturala eta merkea izateagatik, eta kantitate handietan

eskuragarri izateagatik, estekatzaile kiral egokia izan zitekeela pentsatu genuen.

Gainera, pare karbanionikoetan katioien kiralitatea aldatzeko bihortzeko estekatzaile

modura joka dezake. 36 Hala ere, organolitikoen iminen gaineko adizio-erreakzioan,

estekatzaile kiral honen eragina aztertzen duten adibide gutxi aurki daitezke

bibliografian. Era honetan, (−)-esparteina emaitza onak eman ditu, 2.1 atalan azaldu

dugun bezala, 3-fenilpropionaldehidotik 27

eratorritako N-ariliminen eta N-

(metalo)iminen 37 gaineko erreaktibo organolitikoen adizio-erreakzioetan.

Hau dela eta, (−)-esparteinaren erabileraren azterketa sakona egitea pentsatu

genuen. Azterketa honetan, organolitikoen iminen gaineko adizioetara murriztuko gara.

Iminaren egitura zein erreakzio-baldintzak (disolbatzailea, estekatzaile kantitatea,

tenperatura, etab.) aztertuko ditugu, faktore hauek prozesu hauen estereoselektibitatea

baldintzatzen baitute.

35 a) 24b erref. b) Taniyama, D., Hasegawa, M.; Tomioka, K. Tetrahedron: Asymmetry 1999, 10, 221. c)

Taniyama, D., Hasegawa, M.; Tomioka, K. Tetrahedron Lett. 2000, 41, 5533.

36 Hoppe, D.; Hense, T. Angew. Chem., Int. Ed. Engl. 1997, 36, 2282.

37 Itsuno, S.; Sasaki, M.; Kuroda, S.; Ito, K. Tetrahedron: Asymmetry 1995, 6, 1507.

33

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!